Erakutsi gehiago

Nomada - Informazio gehigarria 

eta baliatuz zirrikitu eta gertaera desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen digu liburuak. Adibidez, kontakizunaren ardatz nagusietakoa diren Habana itsasontzia [1], San Petersburgoko setioa [2] eta Hermitage museoa [3] edo Vietnamgo gerra [4].

[1] eu.m.wikipedia.org/wiki/Habana
[2] eu.m.wikipedia.org/wiki/San_Pe
[3] eu.m.wikipedia.org/wiki/Hermit
[4] eu.m.wikipedia.org/wiki/Vietna

Erakutsi haria

Nomada - Ba muoi ba (spoiler) 

Eskerrik asko Nikolay Ivani kontatu ez diozun egia osoa irakurleokin konpartitzeagatik. Hala behar zuen.

Banekien ezinezkoa zela, Josef eta Valentinarekin izan zenuen harremana kontutan hartuta, Hermitageko bozeto horiek Leningradon geratu izana. Ondo ezkutatu, Tolosan 🤫

Erakutsi haria

Nomada - Ba muoi ba (spoilerrik gabe) 

Nikolayren berri izatea ikaragarria izan da. Oso gustura irakurri dut bere iragana eta gustura irudikatuko dut bere etorkizuna. Kontakizun oso borobila dela esango nuke.

Bidaiaren inguruan: oso ondo nahastu ditu Aitziberrek Euzkadi, Sobietar Batasuna eta Vietnam, zentzuzko zerbait eraikiz.

Kontatzeko modua oso bizia eta arina iruditu zait. Harrapatzen zaituen kontakizun horietakoa.

gomendagarria da! Nork proposatu zuen? Eskerrik asko!!! 😉

3/3 #nomada. 

Bukaera aldera, berriz, indar pixka bat galtzen joan ote den iruditu zait. Hala ere, asko gustatu zait eta amaiera arte irakurtzeko irrikitan eduki nau. Aukeraketa ona lagunak! 👏 👏
@elegose, .

3/2 #nomada. 

Iruditzen zait kontraste hori bilatzen zuela eta ongi lortu duela egileak. Zenbait pasarte arinegi kontatzen ditu nire gusturako (sakontasun gehixeago eskatzen zuten) eta une askotan informazio gehiago bilatzeko txirrinta sortu dit (agian hori bilatzen zuen): Habana ontzia, Hermitage, Hanoiko eraikinak…
@elegose, .

3/1 #nomada 

Opor egunak baliatuz irakurri dut .
Bai gustura irakurri ere! Istorioa erritmo onean darama Aitziberrek (bidebatez esanda, ez nuen idazlea ezagutzen). Esango nuke kontakizunak erritmo lasaia duela, baina aldi berean gauzak luzatu gabe gertatuz doazela (ez naiz barne-hausnarketetan orriak eta orriak pasatzen dituzten pertsonaien oso zale). Nikolai pertsonaiaren lagunen deskribapenek lasaitu egiten ninduten, Hanoiko bizimoduarekin kontrastean.
@elegose, .

@elegose Bere garaian, txitxitan. Bere amak euskera erakusten zidan beraien etxean. Askotan topatzen ginen Aitziber eta bere bi anaiak (Martin eta Xabier) mahai inguruan.

Euskaldun berria izanik, asko lagundu zidaten.
@elegose Aitziber Etxeberria zarauztarraren liburua. Bihar liburu-dendatik pasako naiz.... XD

Nomada - Chin 

Aitziberrek Hainoiko egunerokotasuna deskribatzerakoan, txoko horiek imajinatzea ez da bat ere zaila. Gustura irakurtzen ditut pasarteok. Liburua aurkezterakoan Vietnamez maitemindu zela esan zuen. Nabari zaio.

Nikolay eta Ivan enbaxadorearen arteko lehen xake partida oso interesgarria iruditu zait. Galdera batzuen erantzunek berriz bizi nahi ez duen iragan iluna erakusten dute. Nikolay misteriotsua dirudi eta horrelako pertsonaiak gogoko ditut

bukatu berritan, gustora irakurtzen, baina gertaera latzei emandako tonuak agian indarra kentzen dio. Argitasunaren ahaleginak (trama eta pertsonaiak hala eskatzen baitu) erritmoa moteltzen du. Nobela oso atsegina da. Ea irailan zer @elegose

Aitziber Etxeberriaren erosi eta kafetxoa Alde Zaharrean. @elegose irakurketa taldea bakardadean irakurtzea baino gehiago da 😜😜😜

2. Badakit beste gai gehiago dagozala, baina hori da buruan euki dodana irakurten egon nazenean. Gustura irakurri dot! Merezi izan dau! @elegose irailaren proposamenaren zain!

1. @elegose Oraingo honetan, oporrak lagun eta gainera liburu interesgarria benetan, hona hemen nire ri buruz esatekoa. Idazleak istorioa arina eta engatxatu egiten dauana idatzi dau. Hasieran Vietnameko izenekaz apur bat liatuta, egia esanda. Nikolay protagonistaren bizitza ezagututa , guregana etorri behar diranen egoeragaz akorde naz. Euren lurraldeak urten beharrekoak eta beste leku batean euren bizimoduak barriro hasi eta jarraitu.

@elegose Gaur Vietnamen, Leningrado, Habana, Orio eta Santurtzitik pasata: irakurtzen 😍

@elegose
2) Txokantea egin zait zer naturaltasunez esaten duen Papek argi duela Senegalera joango dela eta ez dela Euskal Herrira gehiago bueltatuko, eta ez dut uste mespretxuz esaten duela. Baina ona da ikustea Afrikako herrialde hura dela berak maite duena (nahiz eta Afrikan egon). Ez gara munduko zilborra, ezta gutxiago ere!
Tira hori da dena... hausnarketa asko egin litezke, baina behar bada ez da hau bitarteko egokiena! Agur bat @elegosetarrak! 😘 😘

@elegose Bi gauzatxo aipatuko ditut bakarrik: 1) Senegaldar herritar izatetik, emigrante izatera pasatzea suposatzen duenak. Zer pentsatu eman dit, ezereza izatera pasatzea bezala da. Nire burua emigrante gisa jartzea ez zait asko kostatu, ikusteko guztiz babes gabe nire burua beste herrialdeetan. Ez da gauza bera turista (orain bidaiaria esaten duguna okzidental progreok) bidaiatzea, harro harro euskalduna (edo dena dalakoa zarela) zarela zabalduz, edo paperik gabekoa izatea.

@elegose -i buruz ohartxo batzuk pendiente nituen.
Oso irakurterraza, baina ez horregatik interes gabekoa. Pape Niangek (Senegal) bere esperientzia kontatzen digu, baina, gauza askotan edozein afrikar emigrantearen istorioa litzateke.

🙋🙋‍♂️ Bukatu da bozkatzeko epea eta irabazleak 6 bozka jaso ditu.

📖 Aukeratu dugun liburua: Nomada, Aitziber Etxeberria erein.eus/liburua/nomada

:fedibertsoa: Gogoratu elkarrizketarako erabiliko dugun traola dela.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.