Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek Harro plataforma sortu dute "kapitalismoak egiten duen LGTB kolektiboaren instrumentalizazioari aurre egiteko" berria.eus/albisteak/166581/eu

"Haur eta nerabeek mobila ondo kudeatzen ikasteko epe bat izan beharko lukete". Entzun Ainhoari Tolosaldeko Ataria-n egindako elkarrizketa osoa honako estekan: ataria.eus/alegia/155792224899

"Hamar egunez pantailak utzi" desafioa egingo dute Euskal Herriko hainbat ikastetxetan. Horren ordez, eskolak, gurasoek, herriak, edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzera daude gonbidatuak argia.eus/albistea/hamar-egune

Gaur Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da; urteko egun guztietan formakuntza eta kontzientziazio gehiago behar da justizia eta babesa guztientzako bermatzeko may17.org/

Gaur, 10:51tan, Bergarako Aranzadi Ikastolako 20 ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioan dagoen Nick Hague astronautari zuzenean galderak egingo dizkiote. Zorionak eta zorte on! aranzadiikastola.eus/eu/iss

@puntueus Fundazioa-k Interneten eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin du; Euskal Herriko webgune guztien artean % 16k soilik dute euskarazko edukia eitb.eus/eu/albisteak/teknolog

Alegiako Iturri Zahar guraso elkarteak eta Aralar Institutuak antolatuta, gaur, 18:00etan, hezkidetzaren eta emozioen kudeaketaren ikuspuntutik sare sozial eta bideo-jokoen erabileraren inguruko aholku eta praktika onak partekatuko ditugu. Eskerrik asko Tolosaldeko Ataria gaurko elkarrizketagatik! ataria.eus/alegia/155790109304

Google Play-k denbora luzean erabiltzen ez diren aplikazioak zeintzuk diren jakinarazten du, horiek desinstalatu ahal izateko. Bada garaia Marie Kondo-ren metodoa testuinguru digitalean ere aplikatzeko xatakandroid.com/aplicaciones-

Irakasleek ikasgelan teknologia integratzea espero bada ere, errealitatea oso desberdina izan daiteke. Hona hemen hamar adibide bizi dituzten zailtasunak ulertzeko: theconversation.com/ten-reason

Euskal Herriko Unibertsitateak genero ikuspegia landuko du gradu guztietan, ikasgai baten bidez. Irakaskuntzan ez ezik, gradu eta master amaierako lanen ebaluazioan ere txertatu nahi dute genero ikuspegia, baita ikerketan ere. berria.eus/paperekoa/1946/013/

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren "Berdintasuna zifretan" txostenaren arabera, gazte askok portaera matxista eta sexistak justifikatzen dituzte, eta oraindik ere genero-eten asko existitzen dira. educacionyfp.gob.es/dam/jcr:95

EiTBk joko eta apustuen publizitatea debekatzea onartu du. Helburua, jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea da. eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/6

Errealitate birtualeko betaurrekoak ospitaletan erabiltzen hasi dira, medikaziorik gabe tratamendu gogaikarri edo inbasiboen antsietatea eta estresa murrizteko eldiario.es/edcreativo/diario-

Internet eta teknologi berriek sortutako analfabetismo funtzional berri bat: irakurtzen jakin arren, ezin arreta mantendu irakurritakoa ulertzeko pijamasurf.com/2019/02/saben_l

Adituek ohartarazi dute gero eta goizago sexualizatzen direla haurrak: "Haurren erotika ez da produktu kulturaletan irudikatzen digutena, eta, are gutxiago, iragarkietan ordezkatzen dutena. Gizartean dugun ezjakintasun sexualaz aprobetxatzen dira merkatu berriak zabaltzeko" berria.eus/albisteak/165446/ha

Haurrentzako sortu ditugu parke eta bestelako gune seguruak. Interneten ba al dituzte jolasteko eta miatzeko aukera seguruak?

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.