Oinarrizkoak diren gauzen garrantziaz jabetzea errazago den egun hauetan, Arriarango (Beasain) urtegiaren argazki parea doa mezuarekin batera, ostiralean atereak. Urtegia MMN (Maila Maximo Normala) delakoan dago; hau da, ohiko egoeran gehienez ere bete daitekeen ur-mailan.

Maila hortatik gora urtegia ura isurtzen hasiko da gainezkabideetatik. Irudietan ikus daiteke nola ur-maila hori baina zerbait altuago den eta, ondorioz, emari txikia ari den gainezkabidetik isurtzen.

Badirudi zabortegiko lixibiatuak jasotzeko azpiegitura hautsia zegoela Zaldibarren. Lixibiatua zaborrak isurtzen duen, hark sortzen duelako edo euri-ura ere zabortegian ere infiltratzen delako, gai kutsatzaileen konzentrazio handia duen likidoa da. URA ari da, hala ere, ur-kalitatearen jarraipena egiten.

uragentzia.euskadi.eus/albiste

uragentzia.euskadi.eus/informa

Gaur izango da, Uraren Gelari lotua, uraren lehen jardunaldi teknikoa Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Urtegien eragina anitza da oso: positiboak edo negatiboak, zuzenak edo zeharkakoak, ... Hona hemen soka luzea dakarren bat, Esako urtegiaren alboetako mendi magalaren egonkortasunari lotua:

argia.eus/esa-urtegia

Donostiako buian aurreikusiak dauden olatu altuerak gaur, bihar eta etzi (euskoos.eus webgunean buien datu ugari lor daitezke).

Atzo 6-7 metroko olatu altuera adieragarriak aurreikusiakziren. Beheko berriaren irudietan olatu-horman nola hausten diren ere ikus daiteke. Ez dakienarentzako altuera adierazgarria (Hs edo H1/3) neurtu diren heren altuenaren batezbestekoa da, eta olatu altuera maximoak balio horren bikoitza ere izan daitezke.

baleike.eus/zumaia/15760864015

Ultzama ibaia gainezka atzo Gorrontzen, egunean zehar 40 mm inguru jaso eta gero.

Berriaren Euskal Herriko kostaren urpetzeari buruzko berria irakurri dut (berria.eus/albisteak/173119/eu) eta zalantza sortu zait. Nolakoa da gaur egungo urpetze arriskua?

Uraren bisoreak emandako urpetze eremuak (uragentzia.euskadi.net/appcont) eta Climate Central erakundeak (coastal.climatecentral.org/map) jasotakoa alderatu ditut irudi bidez.

Aldea nabarmena da, eta, gainera, Uraren egungo estatistikoki 500 urtetik behin urpetze eremua adierazten du. Aldez, Climate-renak urtean behin urpetuko litzatekeena!

Ikusi al dituzue inoiz uhin geldikorrak? Uhin segida bi gainjartzean, adibidez ezaugarri bereko uhin bat (berdea) eta haren islapena (urdina), mugitzen ez diren uhinak sortzen dira (gorria), eta horiei deitzen zaie horrela (irudian azalpena eta bideoan adibidea).

youtu.be/NpEevfOU4Z8

Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) interesa duenak, beherago du parte hartzeko aukera bat:

gazteaukera.euskadi.eus/gpl-eu

GJH-ek lotura oso zuzena dute urarekin eta haren kudeaketarekin. Besteren artean, drainatze jasangarriak horretan laguntzen dute. Horiei buruz zertxobait gehiago jakin nahi izanez gero:

udalsarea21.net/Publicaciones/

Itsaspeko hustubide deitzen zaio ur zikinak, tratatuak edo tratatu gabe, itsasora botatzeko obra zibilari. Bideoan Peruko baten zati bat nola jartzen duten ikusten da.

youtu.be/ffyj1264oII

Presen eraikuntzak, edo ibaien erregulazioak, dituen ondorioak erakusten dituen bideoa, besteak beste sedimentuengan daukan eragina (bukaerako argazkietan ikusten da ederki).

video.nationalgeographic.com/v

Euskal kostaldeko batimetriaren bi irudi (sakoneren sestra kurbak), bata planoan eta bestea hiru dimentsiotako maketa batean (Donostiako Aquariumean dago ikusgai).

Joan den ostiralean hegazkinetik ateratako argazkia. Oletako urtegia ikusten da (goiko laino tartean), Nafarroako Ubidearen bitarteko erregulazio lanak egiten dituena (ubidea beherago ikusten da, tunel batean desagertzen), eta Itoizko urtegitik gertu dagoena. Urtegiaren eraikuntzak sortutako polemika gogorarazteko lotura interesgarri batzuk:

argia.eus/nafarroako-ubidea

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.