#LGTBIFobiarenAurkakoEguna #gaurkohitza "gaitzetsi" da:
🏳️🌈ad. Txartzat edo zigorgarritzat hartu; arbuiatu, gutxietsi; gorrotatu.
"Eraso homofoboak gaitzetsi dituzte gaur elkarretaratze ezberdinetan."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/gaitzetsi
#gaurkohitza "meritu" da, @imurua.ri eskainia:
👉 iz. Merezimendua.
"Ez daukazu meritu makala!"
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/meritu
Zorionak, Iñaki!
#gaurkohitza "mozolo" da:
🦉 iz. Gau hegazti harraparia, hontzaren familiakoa, hura baino txikiagoa (Athene noctua).
🦉 adj. Ergela, tentela; zakarra.
"Mozolo aurpegia daukak oraindik!" (Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga)
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/mozolo
#ErizaintzarenNazioartekoEguna #gaurkohitza "erizain" da:
👉 iz. Eriak zaintzea bizibide duen pertsona.
"Erizainak bi injekzio ipini dizkio."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/erizain
#gaurkohitza "kulunkaulki" da, @inakialegria.k Arantza Urretabizkaiaren "Azken etxea"-n irakurria:
👉 iz. Bi beso eta bizkar luzea dituen jarleku kulunkaria, zurezko bi arku ahurren gainean finkatua dena.
"Gustuko dut kulunkaulkian esertzea."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/kulunkaulki
Mlskr!
#gaurkohitza "kinakari" da:
adj. Zirikatzailea.
"Kinakaria atzetik zihoan kinatu eta kinatu."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/kinakari
#gaurkohitza "mokozuri/moko-zuri" da:
👉 adj. Mokofina, ñapurra.
"Mokozuri izatea eta bizioak ordaintzeko beste ez edukitzea bezalako kondenarik ez dago."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/mokozuri-moko-zuri
#gaurkohitza "zigarro-mutxikin" da:
🚬 iz. Zigarro muturra.
"Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/zigarro-mutxikin
#gaurkohitza 'txima-jario' da:
👨🦱 adj. Txima asko dituena.
"Gogoko zuen txima-jario ibiltzea."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/txima-jario
#gaurkohitza "sugeldo" da:
🔥 iz. Errauts artean itzali gabe dagoen txingarra.
"Sugeldoa zirikatu zuen."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/su
#gaurkohitza "egitamu" da, @GoizaldeL.ek @inhigoaranbarri.ri irakurria @berria.n:
1️⃣ iz. Itxura; bereziki, egitura.
2️⃣ iz. Egitasmoa, egitaraua.
"(...) halatsu babestu izan du urteetako egitamu sozialak Poivre d'Arvorren praktika."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/egitamu
Mlskr bioi!
#gaurkohitza "suge-opil" da, @asarasua.k proposatua.
🐍 🐍 iz. Sugeek tarteka sortzen dituzten multzo edo pilaketak (dela negualditik esnatzean, dela ugaltzeko, dela kumeak jaiotzean..).
"Suge-opil bat ikusi genuen bide ertzean."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/suge-opil
Mila esker!
#gaurkohitza "albiriste" da, @GoizaldeL.ek Andoni Egañari irakurria @berria.n:
1️⃣ iz. Zah. Berri ona; berri ona dakarrenari ematen zaion saria.
2️⃣ iz. Albistea.
'«Indazu albiristea» ospetsua zen bat...' (A. Egaña)
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/albiriste
Mila esker!
#gaurkohitza "sindikatu" da, @PauloOsto.ri irakurria @berria.n:
👉 iz. Kideen interesak babesten dituen elkartea, bereziki langileen interesak babesten dituena.
"Sindikatuek hiriburuetan egin dituzte mobilizazio nagusiak Langileen Nazioarteko Egunean."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/sindikatu
#gaurkohitza "xortaño" da:
🍷 iz. Zurrutada txikia.
"Ardo xortaño batekin ospatu zuten."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/xortano
@bixardune @RiverRock @txopi @zuhaitze @txerren @koldotxu
Euskal emakume tut(u)lari batzuk hemendik:
@miren
@Ziharae
@euskaljakintza
@Izaskun
@makeip
@elurre
@Jule
@arkkuso
#gaurkohitza "deserrotu" da:
👉 da/du ad. Norbait edo zerbait bizi den lekutik edo bere girotik atera.
"Parisen egon zen urteetan ez zen Euskal Herritik deserrotu."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/deserrotu
#gaurkohitza "turrustaka" da:
🚿 adb. Isurkariez mintzatuz, ugari. Ik. purrustan; zurrutaka.
"Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/turrustaka
#gaurkohitza "joaira" da:
1️⃣ iz. Ur-lasterrez mintzatuz, uraren higidura.
2️⃣ iz. Bultzada.
"Ez zen inolako intziririk aditzen, errekaren joaira baino ez."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/joaira
#gaurkohitza "ñapur" da:
1️⃣ adj. Litxarreriak jatea oso gogoko duena.
2️⃣ adj. Aziendaz mintzatuz, besteren lurretan sartzen dena.
3️⃣ adj. Besteren senar edo emaztea atsegin zaiona.
"Jaun hori besteen eremuetan sartzen baita ardi ñapurra bezala."
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/napur