"masta" da:
👉 iz. Ontzietan, belei eusteko zutik kokatzen den haga.
"Uholdeen ondorioz belaontziaren masta puskatu egin zen."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"itzal" da:
1️⃣ iz. Gorputz batek sortzen duen gune iluna, argi iturri bateko izpien aurrean jartzen denean.
➕ Eta beste adiera mordo bat...
"Altua zen, itzal ilun eta tentea."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"irudikor" da:
1️⃣ adj. Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena.
2️⃣ adj. Irudimentsua.
"Kontzientzia gaiztoa beti da irudikor."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"katarratu" da:
👉 ad. Hotzeriak joa gertatu.
"Nire eztarri tristea/ia urratu da/nahiago dut isildu/katarratu baino.
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"trabagarri" da:
1⃣ iz. Trabatzen duen gauza, eragozgarria.
2⃣ adj. Traba egiten duena.
"Ibiltzeko trabagarriak dira oinetako hauek."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"bar-bar" da:
1️⃣ onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia.
2️⃣ onomat. Dirakien uraren onomatopeia.
3️⃣ adb. Barra-barra.
"Jendea hasi da bar-bar hizketan."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"laskitu" da, @aira_txe.k proposatua:
👉ad. Hondatu, alferrik galdu.
"Horrela kontatu zidaten dagoeneko gitarra jole bikaina izateko dohaina laskitzen ari zitzaiola."
euskaljakintza.com/gaurkohitza
Mila esker!

euskaljakintza (r)en bultzada

Bua bua bua, beste tutorial bat euskaraz software librearekin trebatzeko: fediverse.tv/w/szQCwBRKctRfAv2 Aupa!!!

"salatu" da:
1⃣ ad. Gauza edo egintza gaitzesgarri bat jakinarazi; norbait erruduntzat hartzen dela adierazi.
2⃣ ad. (Ezkutatu nahi dena, ezkutuan dagoena-edo) ezagutarazi, erakutsi.
"Nork salatu zuen Anne Frank?"
euskaljakintza.com/gaurkohitza

"igitatu" da:
*️⃣ ad. Igitaiaz ebaki.
"Egun jakin batzuetan herriko biztanleek koroaren lurrak goldatu, erein eta igitatu behar izaten zituzten."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

@porru Dabidek dioen bezala, "sukaldatu" asko erabiltzen da, baina ez dago hiztegietan jasota. Beste modu batzuetara esanda: janaria prestatu, maneiatu, ondu, egin... 🙂

"xorta" da:
1️⃣ iz. (Ipar.) Likidoez mintzatuz, apur bat; tanta.
2️⃣ iz. (Heg. Adkor.) Sorta.
"Ur xorta bat."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

@txikillana Yaaa, baina ez dut Creative commons edo domeinu publikoan irudirik topatu... 🙂

"sukaldean egin" da:
✳ ad. Janariak beroaren bidez prestatu.
"Etxekoentzako bakarrik egiten dut sukaldean."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

sorgin(-)afari da, @porruk.k proposatua:
*️⃣ iz. Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan edo taldean eginiko lanen bat amaitu ondoren lagunartean egiten dena. (Hiztegi batua)
"Sorgin-afarian bildu ziren."
euskaljakintza.com/gaurkohitza
Mila esker!

@porru Ai, Ama! Nahastu egin naiz... Eskerrik asko jakinaraztearren! 🙂

🎙️ Iritsi gara 5. denboraldiaren amaierarara! Erabakiak hartzeko tresnak izan ditugu mintzagai @oaranzabal.ek eta biok azken saio honetan.
Mila esker beste aldean egon zareten guztioi!🙂
@AzkueFundazioa @ulumedia @etxeberriak
🎧labur.eus/10minututan17

"zupatu" da, @theklaneh.en txio baten harira:
*️⃣ Titiburuaren forma duen gauzaki malgua, eskuarki gomaz edo silikonaz egina dena, haur txikiei xurgatzeko ematen zaiena.
"Ama gazteak zupaki batekin isildu du haurtxoa."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.