Jarraitu

Kaixo komunite, norbaitek ezagutzen du erkidegoan informatikako irakaslerik? Nafarroan erdi mailako lanbide heziketako moduloa jarri berri dute eta euskaratua dagoen materialaren bila gabiltza. Laguntzerik bai?

@garikontzi Telegramen Hezkuntzan Librezale kanala daukazu, eta informatika irakasle euskaldunak aurkitu ditzazkezu bertan
t.me/hezkuntzanlibre

@hezkuntzan_librezale

@jogerka
Edo SLZ txat gelan galdetu dezake baita ere:

Software Libre Zalantzak
Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.

Matrixeko gela: :librezale.eus

Telegram gela:
t.me/SoftwareLibreZalantzak

@garikontzi

@inakialegria @mikelgs @jogerka konturatu ere ez naiz egin erantzunaz... hau desastrea...🤦🏻‍♂️ mila esker!!!

@garikontzi Nik asko ikasi nuen @inakialegria eta Roberto Cortiñasek idatzi eta @ueu_orokorra​k argitaratutako "Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa" liburuarekin. 2008koa da baina informazio asko oraindik ere baliagarria izan daiteke :linux:

Doan deskargatu dezakezu hemen: buruxkak.eus/liburua/linux-sis

@garikontzi Scratch/Snap eta Arduino/MakeyMakey erabiliz programazioaren eta zirkuitu elektrikoen oinarriak ikasteko unitate batzuk prestatu genituen @iametza​n. Nahi baduzu hemen dituzu doan eta libre :cc: :ccby: :ccsa:
apika-steam.eus/

@aldatsa @iametza mila esker erantzunengatik!! Hau bai komumitate zoragarria. Honexegatik sortu behar genuen. Handiak zarete!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.