Elon Muskek Twitter erosi izanak eraginda jende uholdea Mastodonera
Informazioa @iametzaren eskutik:
https://www.argia.eus/plaza/iametza/elon-muskek-twitter-erosi-izanak-eraginda-jende-uholdea-mastodonera
Hala ere, artikulu honetan azaltzen saiatu naizen bezala, nire ustez Twitterrek duen arazo handiena moderazio eza da eta Elonekin okerragora egingo du.
https://iametza.eus/albistea/elon-muskek-twitter-erosi-izanak-eraginda-jende-uholdea-mastodonera/
Hori konpondu ezean fedibertsoko administratzaile askok ez dute Twitterrekin federatu nahiko, Gab-ekin gertatu zen bezala edo posta elektronikoko zerbitzariek spam egiten duten zerbitzariak blokeatzen dituzten bezala.
Pilota #Twitterren teilatuan dago.
@aldatsa @gaztelumendi @admin @argia @iametza guztiz ados Asier, aukeran nik behintzat nahiago Twitter-ekin ez federatzea.
Jendeak burujabetza eta bere datuei buruz erreflexioren bat egitera iritsiko balitz, pozik.
Aukera asko eskeintzen ditu Fedibertsoak
@gaztelumendi
Horretarako #Twitterrek #fedibertsoan erabiltzen den #ActivityPub protokolo estandar irekia erabiltzen hasi beharko luke. Mastodon, Pixelfed (irudiak), Peertube (bideoak), Funkwhale (audioak), Lemmy (foroak), Gancio (agendak)... horrela komunikatzen dira dagoeneko:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fedibertso
https://www.w3.org/TR/activitypub/
Euskal Herrian bertan elkarren artean federatutako hainbat komunitate daude:
https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa
@admin @argia @iametza