mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Gizartearen Moneta

Ipar eta Hego Euskal Herriko mugaz gaindiko moneta osagarrirantz norabidea finkatu dugu Baigorrin.
Tokiko ekonomia indartzeko, mugaz gaindiko lotura ekonomikoak eta sozialak sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko, Hego eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako lanean ari gara Europan lehenengoa izango litzatekeen mugaz gaindiko moneta osagarri bateratu bat sortzeko.

Gizarte eragileen eta mugaz gaindiko erakunde publikoen babes zabala jaso du egitasmoak.

@gizartearenmoneta zorionak sortzen ari zareten proiektuarengatik. Alta, zalantza bat piztu zait. Alegia, ez al da Leman moneta mugaz gaindiko lehena? Frantzian eta Suitzan erabil daiteke eta euroarekin zein franko suitzarrarekin du baliokidetasuna.

@EDERTO87 arrazoin duzu Eder bainan ez arrunt. Harremanak baditugu heiekin.

Egia da Suitzan Leman tokiko moneta sortu dela, mugaz gaindikoa izateko asmoarekin. Bainan azkenean Frantzian ez da zirkulazioan eta proiektua ez dago osasun onean.

Maleruski, konkretuki ez da mugaz gaindiko tokiko moneta bat.

Hori erran eta, edozoin kasutan, gurea eraikitzen ari gira, konkurentziarik gabe, lehiarik gabe beste proiektuekin. Kontent ginateke beste batzuk sortzea ere !

@nikolasblain milesker azalpenarengatik. Pena handia hartu dut Lemanen egoera Frantzia aldean ezegonkorra dela jakitean.

Zorionak egiten ari zareten lanarengatik!