@gontxatorre Ederrak parajeak!
Usurbiribillaga toponimoak atentzioa deitu dit. ​en jatorri ezezaguneko *usur- zatiarekin erlazioa izango du?
Euskaltzaindiaren "Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia" liburuko Usurbili buruzko zatian aipatzen da toki hori eta Usurbilen osinik ba ote zen galdetzen da. 80ak arte Sañarrienea baserriaren eta Atxega jauregiaren artean irla bat zegoen (gaur egun Zumartegi poligonoa) eta bertan Osiña kalea dago 🤔
euskaltzaindia.eus/dok/iker_ja

@gontxatorre Ibaien morfologia aldatzen dela diote, arrazoiarekin, baina toponimiak denboran bidaiatzen laguntzen digu (eta ortofotoek ere bai). Zingirategi, Zumartegi eta Osinalde industrialdeak, Erribera, Errekaldea, Osiña, Legarda, Errota berri, Zelai haundi kaleak...

@aldatsa Usurbiribillaga izena erdi galduta zegoen, eta aurreko urteetako mapa toponimiko batzuetan ez zen horrela agertzen. Berrietan bai, ordea, herriko zenbaitek eginiko lanari esker.

Erreportajean propio aipatu nuen izena, lan hori alferrik gal ez dadin, zuk diozun moduan toponimia lehenaldira eginiko saltoa baita eta gauza asko ulertzen laguntzen baitigu.

Oso interesgarria emandako informazioa. "Topo" lagun batzuekin komentatuko dut eta, ziur nago, gaiak emango duela...

Mila esker!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.