Gaur Egunen Arabako ondare lapurren albistea oso modu arinean eman dutela iruditzen zait, Indiana Jones ere aipatu dute...

Aukera polita zen aztarnen testuingurua (zehazki non eta nola agertu den) aztarna bera bezain baliotsua edo baliotsuagoa dela esateko. Hori baita aztarnategia eta iraganeko pertsonen bizimodua ulertzen saiatzeko gakoa. Aztarnak testuingururik gabe balioa galtzen du (ez naiz diruaz ari).

"Altxor bilatzaile" hauek guztion ondarea hondatzen dute.

Jarraitu

@aldatsa Indiana Jonsen aipamena Ertzaintzaren bozeramaileak egin du. Abenturak bizitzeko egingo zen polizia...

@gontxatorre @aldatsa Ez nau harritzen. Gauza hauen tratamendu informatibo desegokia barru-barruan txertatua dago, eta kontraproduzentea da (espoliatzaileak desanimatu barik, harrotzen ditu).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.