Jarraitu

Igaraba Zumaian. Goizean denda batean sartu da eta arratsaldean eraman dute errekuperazio zentro batera. Oso espezie urria da, Araban ohikoagoa, baina ez isurialde atlantikoan. Nik, azken urteotan oso zita gutxi ezagutzen ditut Gipuzkoan; bat Txingudin eta beste bat Tolosan.

Ikaragarria! Oso berri ona da, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan Galtzeko arriskuan dauden espezien artean sailkatuta baitago

Bideoa Aitor Leizak ateratakoa da

Noinbait, Aizarnazabalen antzeman zuten iaz. Eta Gipuzkoan ikusia izan da ibai guztien arroetan

@mikelgs @gontxatorre Albiste ona bi ikuspegitik: igaraba topatzeak uraren kalitatea ona dela esan nahi duelako, ezta?

@bixardune @mikelgs Nork daki ale bera den edo ez, baina animalia hauek asko mugitzen dira eta posiblea da.

Jakina, uraren kalitate ona ezinbestekoa da. Horregatik desagertu zen gure iparraldeko ibaietatik

@bixardune @mikelgs Ondo aztertu ondoren, eta animalia ondo zegoela ziurtatuta, igaraba ibaian bueltan dela badakit 👏

@gontxatorre
Aah ados ados, ulertu nizun txip edo halakoren bat zuela eta norbanako horrek aurretik izandako ibileren berri bazegoela 👍
@bixardune

@bixardune
"Bioindikatzaile" deitzen zaio horri. Adibidez likena ikusten denean aire garbiaren seinale da, uste dut; eta odonatoen (txitxiburruntzi edo sorginorratz) ninfak baldin badaude errekan, ur garbitasun maila baten seinale etab.
@gontxatorre

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.