Jarraitu

XX. mendearen erdialdean Marchesi izeneko ingeniari batek petrolio-zundaketak egin zituen Zumaian. Marchesik petrolioa bilatzeko metodo ez ortodoxo bat erabiltzen omen zuen (erradioaktibitatea erabiliz, nonbait). Beste geologoek zeharo barregarri begiratzen omen zioten metodoari, emaitzarik eman ez zuena: 400 metro inguruan gas pixka bat aurkitu zuten (nahiko ohikoa omen da hau), baina petrolioaren arrastorik ez.

Argazkiak Indalecio Ojangurenek ateratakoak dira.

Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak pasatutako egunkari ebakin honen arabera, batzuek gauza handi-handiak espero zituzten...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.