@aldatsa oker ez banago, pagoak horrela kimatzen ziren ikatza egiteko. Zuhaitza osorik moztu beharrean adar batzuk mozten ziran, ikatz ekoizpena iraunkorra izan zedin. Baten batek baiezta dezake?

@jogerka @aldatsa bai, helburuetako bat hori zen. Beste bat barkuak egiteko pieza garrantzitsuak lortzea zen. Forma zehatza zuten adarrak bertan uzten ziren, moztu baino lehen has zitezen. Horrela lortzen ziren, adibidez, branka aldeko gila egin ahal izateko pieza handia.

@jogerka @aldatsa Gaztelaniaz "dejar horca y pendón" esaten zen; eta euskaraz ere ba omen zuen baliokidea: ipinabar.

Irudian horca (ezkerrean) eta pendón (eskuinean)

@jogerka @aldatsa Deforestazioaz jakitun, 1496an, Errege katolikoek hau agindu zuren:

(zuhaitzak ez mozteko) “…por el pie, salvo por rama,
y dexando en ellos horca y pendon por
donde pueda tornar a criar…”.

Jarraitu

@jogerka @aldatsa Gaur egun zuhaitzak horrela moztuta egoteak arazo larriak ekarri ditu. Adarrak asko hazi dira, pisu handia hartu dute eta arbolak desorekatu dituzte. Grabitate-zentroa mugitua dago eta, sarritan, haize bolada bat nahikoa izaten da zuhaitza lurrera botatzeko.

Duela urte batzuk LIFE proiketu bat egin zen honen inguruan: redforesta.com/wp-content/uplo

youtube.com/watch?v=q7XYZivD-w

vimeo.com/47167297

@gontxatorre Mila esker informazioagatik, oso integresgarria benetan. Ez nekien itsasontzien kontu hori, ezta gaur egun forma hori duten pagoek sortu arazoak ere.

@aldatsa

@izaro @aldatsa @gontxatorre @jogerka Areago esan daiteke, chauvinismoan (txominismoan?) erortzeko asmo barik: batez ere gure ipinabarrak (ipini abarrak, zuhaker ere esaten ei zaie), baina baita mugarroak ere ( euskaltzaindia.eus/index.php?o ) munduko beste ezein lekutan aurkitzen ez diren zuhaitz-ondare antropizatu berezienetakoak dira, Europan behintzat, bakunak. Behin baino gehiagotan harritu nau atzerriko lagunek Urkiolako pagamotzak ikustean izandako lilurak...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.