Jarraitu

Gaurko eklipse partzialaren proiekzioa. Momentu honetan eklipsea maximoan dago, 11:52ean.

@gontxatorre baita GIF batean ere, timelapsea: pixelfed.eus/p/urtzai/30890187

Dirudienez, hona ezin dut igo tamaina handiegia duelako...

@gontxatorre Kuriositatez, nola egin duzu proiekzioa? Tresna bereziren bat behar da?

@aldatsa Tramankulu hau prestatu dut. Prismatiko batzuk, pantaila bat itzala egiteko, dioptriak doitzeko objetiboa estali, eta paper batean proiektatu.

Zailena, eguzkiari begiratu gabe orientatzea, baina angelu-garraiagailu bat erabili dut azimutarekin asmatzeko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.