mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

@gontxatorre @mikelgs aurrekoan etxean "debatea",
Gernikako winter series jokatzen den bitartean, puntistek beste partida/funtzio/txapelketa jokatzen dute?
Bestela "profesional" izateko partida gutxi iruditzen zaizkit.

Gontxa Torre

@AVU_Osoro @mikelgs Nik ezetz esango nuke. jokatzen ari diren batzuk Ameriketara joan berri dira (Gorka eta Urrutia, bai, behintzat)

Lehen, hemengo puntistak Ameriketan egiten zuten negu partea eta udan bakarrik etortzen ziren hemen partiduak jokatzera. Ez dut uste denboraldia antolatzeko modua aldatu denik. Beharbada partidu bat edo beste egingo da, baina ezer gutxi.

@AVU_Osoro @mikelgs Ipar EHn ez dakit, han estatu mailako telebista pribatu batek emititzen ditu partiduak eta, akaso, hango egoera ezberdina da, baina hori ere ez dut uste.