Jarraitu

Mastodonen asteburu honetan gertatutakoa ikusita, gauza bat idatzi dut transfoboez eta ustezko zentsuraz: hemen ere ez dute ezer ulertu argia.eus/albistea/transfoboak

@gorka_bm Bikaina analisia... eta barkatu atrebentzia baina zer da "lacandar" horren esanahia? Jacques Lacan-eraino iritsi naiz, baina ez diot erlaziorik ikusten... :ablobeyes:

@izaro Hemen argiago dago esplikatua: akadem.org/medias/documents/2_ Lacanek, nik ulertzen dudan moduan behintzat, "bestea" eta "beste nagusia" bereizten zituen: "Bestea" = gure pareko norbait; "beste nagusia" = gure gainetik dagoena (jainkoa, estatua, zientzia...). Irudipena daukat ezkerreko jende mota batek etengabe bilatzen duela "beste nagusia" harekin ustezko konfrontazioan aritzeko, dauzkagun askatasun espazio apurrak aprobetxatu beharrean

@gorka_bm Eskertzen dizut azalpena! Galduta nenbilen hainbeste psikoanalisten artean! Bai, orain ulertu dut, eta arrazoi guztia duzu.
Kritikatzea beti da eraikitzea baino errazagoa! ;)
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.