@okerreko @gorka_bm pozgarria da zu hemen berriz ikustea! Ez dakit nire sentsazioa den edo azken egunetan zerbait gertatu den Twitterren, baina gutxienez bi, itzuli zarete 😜😜

Fedibertsoa da gure territorio osasuntsu bakarra!

@desertorea @okerreko Nire problema da txiokiñaren jonki bat naizela. Baina aste honetakoa niretzat gehiegi izan da. Eta kakanahaste guztiaren ondoren sartzen zara Mastodonen, eta itxura hau dauka 👇🏻

@gorka_bm @desertorea suposatzen dut ez dagoela oreka posiblerik. Twitterren too much violence, mastodonen batzutan lasaitasun larregi... Nik kolpetik utzi nuen twitter duela urte batzuk jada, eta momentu baten saiatu nintzen itzultzen baina jada ez nuen deus ulertzen. Eta inork ez zidan kasurik egiten, jajaja. Tresnak zigortzen zaitu: "bai, orain zatoz bueltan, ja! Casilla de salida!". Orduan ba hemen denak beste neurri bat du. Joan eta itzultzeko, ere.

@okerreko @gorka_bm joder Jokin, bete betean jo duzu! Twitterrera itzultzean koadrila galtzen dela nik bakarrik sentitzen nuela uste nuen 🤣🤣

@desertorea @okerreko @gorka_bm Nik neuk lehendik ere Twitterren ez nuen denbora asko galtzen. Baina galtzen nuen apur hori ere, hemen sobran nuen (mugimendu gutxiago dagoelako) eta MUNDU ERREALEAN beste gauza batzuk egiteko baliatzen dut. Eta asko eskerrzen da. Paperezko liburu bat irakurtzeko adibidez!

@txikillana @desertorea @okerreko Bai, neu ere, egia esan, nahiko lasai nenbilen azkenaldian. Eszedentzia hartuta nago, prentsa paperean (eta plazer hutsez) irakurtzea zer den berriz deskubritu dut eta aspaldi ez bezala ari nintzen liburuak irakurri eta irakurri, astero pare bat... astelehenean gerra zibila piztu zen arte

@okerreko @desertorea Eboluzioa kuriosoa izan da. Gogoratzen naiz sare sozialen hasieretan esaten zela FB zure klasekide ohien sarea zela eta TW berriz “klasekide izatea nahiko zenukeen” jendearena. FB ez dakit zer den orain (denbora asko begiratu gabe), baina TW-en kasuan, tokitan dago definizio hura.

@gorka_bm
Twitterretik datorren jende gehienari lasaiegia iruditzen zaio Mastodon, eta hemen ez dadoela inor. Azkenean monoa jasan ezin eta twitterrera bueltatzen dira. Nik horiei esaten diet ulertzen diedala twitterren idazten jarraitu nahi izatea, baina Mastodon ez uzteko, hemen ere idazten jarraitzeko. Garrantzitsua iruditzen bait zait hemen komunitatea egitea.
@desertorea @okerreko

@gorka_bm @desertorea @okerreko Twitter es un campo de odio y resentimiento. No me extraña, se alaban figuras que de ejemplo a seguir tienen poco, y no hacen su trabajo para mejorar nada, es más, lo empeoran todo. Luego entre que ya ni Twitter muestra los tweets de forma cronológica... yo ya no sé.
Mastodon (y las redes libres) es como realmente deben ser unas redes sociales, no hay más, lo otro tiene fecha fin puesta, algún día explotará.

@admin @gorka_bm @desertorea @okerreko Algunos preveian que Twitter desembarcaria con su propia instancia. Supongo que es cuestion de tiempo, de momento somos pequeños, pero en el momento en que el fediverso sea comercialmente interesante, se sumaran al carro.

@gorka_bm @desertorea @okerreko irudi hori ideala da, baina leku guztietan aurkituko duzu tirabiratxoren bat edo beste noizean behin, Garik zioen bezala "azken finean gizakiak gara"!
larrabetzu.org/gaztelumendi/?p

Edonola ere, giroa hamaika bider hobea da hemen, plataformak berak laguntzen baitu horretan. 😍

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.