Jarraitu

Bluetootha eta USBa sartzeko aukera daukan bozgorailu bat erosi nahi nuke. Hemen techie jakintsu asko zabiltzatenez, aukera onen bat gomendatzerik? (Ona, alegia: kalitate-prezio-etika erlazio orekatu bat daukana)

@gorka_bm profesionala? Nik bertsotarako autoanplifikatutako bat darabilkit. Iruñeko Fritz musika dendan aholkaturikoa, besterik ez dakit.
Markatzen dituzten watioak ez dira errealak izaten. Eta badira soinu zikina dutenak. Lehenago banuen sekulako karga zuen Samson zahar bat, oso ona. Oraingoa arinagoa da, ez da aurrekoaren potentziara iristen. Nahiz eta watio kopuru bera dituela jarri. Pozik nago hala ere. Eta prezioz ongi. Merkeagoak asko daude. Garestiagoak ere. Etikoki, ideiarik ez...

@Mendilarre Ez, erabilera domestikorako. Apunte ona watioena, eskerrik asko!

@gorka_bm zer da, botiltzarrera joateko horietako bat? Bad Gyal a todo trapo jartzeko? Nik dakidala kalitate-prezio onekoak ba omen daude. Etika aldetik esango nuke zure aukera bakarra dela edo denda txiki baten erosi edo FNACen, baina produktua bera oso etikoa ez da izango... beti begiratu dezakezu made in europe den baina horrekin tranpa asko egiten dute... JBL markakoak onak ateratzen omen dira...

@okerreko Bai, bueno, Bad Gyal baino haurrari Oskorri eta Kukubiltxo jartzeko, baina ideia hori da. Eskerrik asko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.