Bluetootha eta USBa sartzeko aukera daukan bozgorailu bat erosi nahi nuke. Hemen techie jakintsu asko zabiltzatenez, aukera onen bat gomendatzerik? (Ona, alegia: kalitate-prezio-etika erlazio orekatu bat daukana)

@gorka_bm profesionala? Nik bertsotarako autoanplifikatutako bat darabilkit. Iruñeko Fritz musika dendan aholkaturikoa, besterik ez dakit.
Markatzen dituzten watioak ez dira errealak izaten. Eta badira soinu zikina dutenak. Lehenago banuen sekulako karga zuen Samson zahar bat, oso ona. Oraingoa arinagoa da, ez da aurrekoaren potentziara iristen. Nahiz eta watio kopuru bera dituela jarri. Pozik nago hala ere. Eta prezioz ongi. Merkeagoak asko daude. Garestiagoak ere. Etikoki, ideiarik ez...

Jarraitu

@Mendilarre Ez, erabilera domestikorako. Apunte ona watioena, eskerrik asko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.