Etorkizun hurbileko flash bat: gazteak 400 euroko bono kulturala eskuan dutela gameluaren portalean ilara egiten.

Jarraitu

A, ez, horretarako ez duela balio. Zezenketak ikusteko bai.

@gorka_bm gamelua? Are you (we) from the past? Orain modan dagoena kategoriazkoa izatea da, txo: dealerra Instagramen. Guk ezagutu genuen auzoko kamelloa bezalakoa da, baina konkorra dauka urrezko kateen pisuagatik. Ez zaitu SMS bitartez artatuko.

Bro deitzen zaituelako identifikatuko duzu kalean. Bueno, eta eskerrik esaten dizulako.

@desertorea @gorka_bm Jajaja. Ba nik imaginatu nuen bere 400€-ko bonoa gaztetxeetako kontzertutan gastatu nahi duen gazte horrena... Putzuzulo eta Txirbilleneakoek faktura sinplifikatua egiteko zain...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.