Jarraitu

Game Erauntsia da euskararentzat hiper estrategikoa den gauza horietako bat, nire ustez nahikoa baloratzen ez dena. Gaur honen berri eman dute gamerauntsia.eus/bloga/space-r

@gamerauntsia @gorka_bm aurrekoan lagun batek esan zidan ez zela bideojoko zalea eta ez zuela horren garrantzitsua ikusten zera hori. Aho bete hortz utzi ninduen. Ni ere ez naiz bideojoko zalea, baina milaka eta milaka euskaldun bai eta @gamerauntsia gabe ezingo lukete sekula euskaraz jokatu.

Euskara teknologien mundura egin behar du salto ezinbestean (badakizue, aukeran, teknologia libreen eskutik eta horizontaltasunetik oratuta): software librean, bideojokoetan, fedibertsoan, Wikipedian...

@desertorea @gamerauntsia Nire egoera ere hori da: aspaldi ez dudala bideojokorik erabiltzen. Baina fenomeno sozial gisa gazte eta helduen artean hartzen ari den pisua zein den ikusita, esparru horretan euskara erabiltzen ez bada gureak egin du.

@gorka_bm erdal ikusentzunezkoen euskaraketaren egoera larria bada (literaturatik at), bideojokoak ZIUan daude. Jokalarien komunitatea beti egon da, baina beti erdaren (FR, ES, EN) eraginarekin hiztegian behintzat. Hizkuntza-inperialismoaren (zeozelan esatearren) hamaikagarren ondorioa.

Egiari zor, nik Game Erauntsia duela ez hainbeste ezagutu nuen. eta pozten nau hori egin izanak: bere lana loriatzekoa da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.