Bitxia egiten zait apustu-etxeen problema geroz eta nabarmenagoa bihurtu den garai hauetan ze naturaltasunekin hitz egiten den pilotako apustuez.

@gorka_bm Noski. Gazteen "drogazaletasunez" kexaka ibiltzen direnak bezala, txikitoa eskutan. 😉

@txikillana @gorka_bm kafea, alkohola, porroak, eta lekuaren arabera kokaina ere, jakina denez, ez dira drogak. Edo gure herrietako bizi sozial osoa zapuztu nahi duzu?

@desertorea @txikillana Kontu hauekin debate serio xamar bat planteatzera ausartuko litzatekeen edonork jasango lukeen erreakzioak motz utziko lituzke Hondarribiko Betikoenak

@gorka_bm @txikillana pentsatu ere ez dut egin nahi. Txosna guneetan eztabaida planteatu denean gaiak sortu dituen kontrako zaunkak baino ez dira gogoratu behar.

Apustuen kasuan, zer esan... agureek (eta ez hain agureek) aterkiak erabiltzen dituzte ia-ia egunero frontoian.

@desertorea @gorka_bm @txikillana apustuen inguruan... postureo asko dagoela esan genezake 😉

@jon @desertorea @gorka_bm Duela pare bat urte, Ondarruko gazte talde batek herri ekimen bat bultzatu nahi izan zuten herrian ireki behar ziren apostu etxeen aurka: mahai informatiboak, buzoneoak, pankartak, konzentrak... herritarren erantzuna hain izan zen txarra eta etsigarria, ezen, urtebetera agur mezu gogor bat banatu zuten -hori azalduz- eta taldea disolbatu zuten.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.