James Joyceren #Ulises irakur dezakegu gaur egun euskaraz, katalanez eta galizieraz.
Liburua itzultzeko saiakeren historian murgiltzea, beste nobela baterako emango lukeen materiala da: erregistro polizialak, zentsuran desagertutako eskuizkribjuak...
Oraindik “Ulises urtean” gaudela aprobetxatuz, artikulu honetan kontatu dut @ministerio_ctxt|entzat [gaztelaniaz]
@gorka_bm @ministerio_ctxt Jope, Bereziartua! Ez zenuen hau idatziko bazkalondoan, e?
@arasanse @ministerio_ctxt Bueno, behin materialak eta elkarrizketatuak aurkituta, ez zen oso zaila izan
@gorka_bm mila esker idezteagatik! interresgarria, benetan!
@ministerio_ctxt Zuei argitaratzeagatik!
@gorka_bm @ministerio_ctxt Ni irakurtzen nabil, kostata, lanak emanda, nekez, baina oharrei esker jasangarriago. Egundoko itzulpen eskerga! #ulises
@Farrcostar @jogerka @Bagurrin Posible balitz, irakur ditzakedan hizkuntza guztietako itzulpenekin sartuko nintzateke gela batean, eta giltza irentsi.
(Bueno, igual asteleheneko aldarteak ere eragiten dit)
@jogerka @gorka_bm @ministerio_ctxt Erdaraz atal batzuk irakurrita dauzkat, baina euskaraz osorik irakurriko dut. Erdia edo irakurri dut, eta, benetan zeharo iraultzailea da literatur moldean. Batzuetan, hiru aldiz irakurri behar dut pasarteren bat eta oharrak irakurri. Erreferentzia guztiak arrotzak zaizkigu; horregatik da zaila: erlijioa, Irlanda, Dublin, filosofia... Barne hizketa ulergarria da; gainera, euskaraz abantaila dago, hitanoaren erabilera dela-eta. Kiroltasunez irakurri beharrekoa
@gorka_bm @ministerio_ctxt
oso interesgarria artikulua, Gorka. Galbanak jotzen nau Ulises liburu-dendan ikusten dudan bakoitzean, baina bere aberastasunaz jabetzen naiz eta bere itzulpenei buruz gehiago jakitea gustatu zait.
Agian erosi beharko nuke deskatalogatu orduko, sirokoa ematen didan egunerako.