@porru @mikelgs Alegia, elkarrizketaren hasierara itzulita, bai, gurdi-ardatza fisikoa da eta batek hura edukitzeak inplikatzen du besteak ez duela edukiko. Datuekin ez da hori pasatzen. Baina, hala ere, datu horien erabileraz plano materialistago batean hitz egin beharko genukeela uste dut. Kopiatu eta erabili egiten dira, baina aspaldian ikusten ari garena ez da peer-to-peer sare bateko kopia eta erabilera eredua (copyleftaren oinarriak jarri ziren garaikoa), datuen meatzaritza hutsa baizik