‪HAU TABAKALERAKO KAFETEGIA DA BALE?! KAFE AZKAR BAT NAHI BADUZU JOAN STARBUCKS PUTA BATERA

Erakutsi haria

‪Kylie Minogueren “Can’t Get You Out of My Head”-en bideoklipa ikusita zeukana pixka bat prestatuago zegoen aurpegiko antibirus pantailen mundu honetarako

‪Futbol modernoaren aurka baldin bazaude, argazkilariekin pasatzen ari denak sutan jarriko zaitu: koronabirusaren aitzakian Tebas informazio eskubidea urratzen ari da; lanpostu asko dago jokoan argia.eus/albistea/pribatua-ut

‪Cayetanak (ezkerrean) ez zeukan hainbeste problema duela hilabete batzuk ETAko kide ohiekin (eskuinean) batera agertzeko ba. Antza denez “terrorista” nor izan den ez du iraganean egindakoak definitzen, gaur egun daukan jarrera politikoak baizik‬

‪A5: Murgak, EAEko Osasun sailburuak, dio ez duela maskararik janzten; Sanchezek janzten badu “koronabirusa daukalako” izango dela‬

‪A21: Murgak Osakidetzako laborategi bat bisitatzen du 2 maskara jantzita‬

‪M15: Murgak maskara edonon erabiltzea gomendatzen du‬

‪40 egun galdu ditugu‬

‪“Badakizu hil egin zutela? / Bere gogoak darrai ordea” ‬
‪https://youtu.be/jYOkg0xt06Y

A ze eguraldia. Nik uste ostiral arratsalde honetan etxean geratuko naizela.

‪Santuen bizitzak genero literario nahiko zabaldua izan ziren. Ikusten denez, beste bide batzuetatik bada ere, indartsu jarraitzen du biopic-aren aldaera horrek ‬

Beldur naiz egoera berri honen ondorioetako bat ez ote den izango urgentzia sozialari erantzuten dion literatura bat, lehen baino autonomia gutxiago edukiko duena. Horri buruz idatzi dut blogean argia.eus/blogak/boligrafo-gor

Streaming kontzertuak: kontua, musikan ere, produktiboa izatea baita. Azken asteetan ugaritu diren etxeko sofatik egindako kontzertuez ideia pare bat argia.eus/blogak/boligrafo-gor

Atzo hil zen Eduard Limonov idazle eta politikaria paradoxa errusiar bat da. Haren ibilbidea errepasatu dut blogean, Anna Politkovskaia, Sergei Dovlatov eta, noski, Emmanuel Carrèreren liburuen bitartez argia.eus/blogak/boligrafo-gor

‪Hara, ikastetxeak ixteko Eusko Jaurlaritzaren erabakia bezala orduan‬

Batzuetan gertatzen da: bidaltzen duzu irratira kolaborazio bat eta handik gutxira hipotesi bezala aipatu duzun zerbait konfirmatzen da. “Ez naiz robota”, gaur Euskalerria Irratian euskalerriairratia.eus/komunit

‪Historia luzeko denda bat ixten denean, ez da komertzio hori bakarrik galtzen, nortasuna duen eta irakurleentzat identifikagarria den lekua ere desagertzen da. Saizarbitoriak -en (2015) Ervitiren kantoia aipatzen zuen. Izen horrek ez du hurrengo belaunaldia ezagutuko.‬

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.