“Eske esango didazu: aber zeinek hitz egiten dituen hemen bi hizkuntza?”

Poz handia ematen dit Zigor Olabarriaren kalean ikusteak. Santi Cobosen bizipenak, espetxe-sistemaren krudelkeria eta makinaria zanpatzaile horren aurrean, bizi nahi agortezina. Gertuko liburu-dendetan aurki dezakezue edo @argia-ren Azokan azoka.argia.eus/produktua/txor

@jon Egia, ez nintzen gogoratzen! Agian lanera itzultzean pieza bat egingo dut polioa eta literatura uztartuz. Philip Rothen Nemesis nobelan ere gai zentrala da eta gaur egungo egoerarekin sortzen diren oihartzunak hor daude, noski

Gorka Bereziartua (r)en bultzada

Polioak herren utzitako protagonista duen nobela bat irakurtzen ari naizenetik, kalean zinbulu-zanbulu oinez ikusten dudan adineko pertsona bakoitzarekin pentsatzen dut: agian honi ere tokatu zitzaion. Gauza handia izan zen horren kontrako txertoa. Ederretik libratu gintuen.

@ekaitz_zarraga Nik uste atzean badagoela harreman klientelarrak sortzeko asmo bat. Gremio eta medio jakin batzuei dirua banatuta, ezinegon sozialak txikiagoa dirudi benetan dena baino, kanpoan geratzen direnak ez daudelako inon bateratuta

Berriz ere Jaurlaritzak hedabide batzuei faborezko tratua eman die: 5 milioi euro banatu ditu egunkari eta irrati batzuen artean, oraingoan covid-19ak eragindako kalteak aitzakia hartuta. Beste medioetan ez dugu covid-19aren eraginik jasan ala? argia.eus/albistea/jaurlaritza

2021: David Hasselhofen stickerrak erabiltzen jarraitzen dut

Ei, benetan: zer ari da pasatzen leku guztietan eguberrietako argiekin?

Gaur pixka bat illuminati Euskalerria Irratiko -n @jklakasta-rekilan euskalerriairratia.eus/nafarro

@zital Dena aurretik negoziatua zegoen @euskaljakintza-rekin

Modu pasibo-agresiboan adierazteak zibilizatu itxura ematen badio ere, gorrotoa beti gorroto

@desertorea @mikelgs Nodo 50ekoek 2013ko eraso honekin antzekotasunak aipatu zituzten atzo info.nodo50.org/ESPECIAL-Infor Pentsatzen dut ekaitz hau pasatzean egingo dutela aipatzen duzun hori.

@galaipa Eskerrik asko! Tira, horrelako eraso baten aurrean tresna guztiak erabiltzea zilegi dela uste dut. Problema da, erasoak gauza arrunta bihurtzen badira buka dezakezula erreakzio-dinamika batean, ezta? Alegia, tresna burujabeen alde egin beharrean defentsiban uzkurtuta. Enfin, balio dezala egoera honek gai honetaz gehiago ikasteko eta autodefentsa aukera gehiago deskubritzeko

@desertorea @mikelgs 2013an Nodo 50en zeuden hedabide batzuek ere jasan zuten horrelako eraso bat (uste dut, ez dakit zehazki mota berekoa zen). Baina klaro, ordutik hona medioen edizio digitalek hartu duten pisua asko aldatu da

@mikelgs Eskerrik asko. Eskuin muturra harrotuta dabil eta honelakoak ongi ateratzen zaizkiela ikusten badute, beste proiektu askoren kontra ere egin dezaketela iruditzen zait. Babes neurriak ezagutu eta elkartrukatzea inportantea izan daiteke

Gorka Bereziartua (r)en bultzada

Aizue, nahiko kezkatuta El Salto, La Marea, Arainfo eta abar jasaten ari diren eraso informatikoekin. Eta hortik galdera: elkartasunaz gain, ba al dago modurik mota horretako erasoak jasatea teknikoki geldiarazteko / zailtzeko? Ezjakin hutsa naiz gai honetan eta eskertuko nuke pistaren bat.

Ba Basilikarentzat izan da 2021eko Rikardo Arregi sarietako komunikazio alorrekoa. Joder, ez dut sinesten.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.