Erakutsi berriagoak

@okerreko Antza parkinetara sartu ahalko da. Beraz teknikoki 2 eta 3 artean geratu da asuntuba

Hirurik bat: parkinen kontzesioak dauzkatenak eskopeta aterata epaitegi aurrean daude dagoeneko; haiekin beste traturen bat egina dago honezkero konpentsatzeko; edo iragarpen hau beteko ez den horietako bat da berria.eus/albisteak/206134/do

Zenbat alferrikako argitalpen eta eztabaida kenduko genituzkeen gainetik, norbaitek beste norbaiti garaiz “ze nezesidade” bat esan izan balio.

Gure “ok boomer” izan liteke “bale burusoil”

@desertorea @txikillana Kontu hauekin debate serio xamar bat planteatzera ausartuko litzatekeen edonork jasango lukeen erreakzioak motz utziko lituzke Hondarribiko Betikoenak

Bitxia egiten zait apustu-etxeen problema geroz eta nabarmenagoa bihurtu den garai hauetan ze naturaltasunekin hitz egiten den pilotako apustuez.

“Emagaldua moralki Ekonomia saileko kolaboratzailearen oso gainetik dagoen gisa berean...”.

Karl Kraus, prentsaren egoerari buruzko artikulu baten lehen esaldian (1903). Hortik aurrera ematen duen jipoia espektakulu hutsa da.

“Junts per Yolanda” honezkero esana egongo da, noski

@txikillana @desertorea Bai, bai, guztiz ados nago. Buruan bueltaka nerabilen ideia zen, zerbait “herriarentzat” egiten baldin bada, “herriari” onena eskaintzen saiatu beharko genukeela. Aldiz, sarritan badirudi zerbaiti “herrikoi” etiketa jartzen zaionean, zera hori hasieratik debaluatzeko dela. Eta ez dut uste hori oso emanzipatzailea denik. Enfin, barka pajeoa.

@jon Aiba, ez nuen xehetasun hori ezagutzen. Eta bai, harritzekoa da komikia euskaratu ez izana, nik bere garaian gaztelaniaz irakurtzen nuen, denboraldi batzuetako aurrerapena zeramalako ETBn ematen ari ziren marrazkien aldean

Aurrekoan hau txiokatzea ahaztu zitzaidan eta badu bere grazia: Beckett Albert Camusi eztena sartzen, Urumea Donostiatik pasatzen dela probestuz (gidoi luzeen artekoa)

Erakutsi haria

Ba ikus-entzunzkoen asuntua zertan daukagun oso argi esplikatzen du ⁦‪Gorka Quevedok artikulu honetan. berria.eus/paperekoa/1896/022/

“Herrikoi” izatearen atzean maiz ezkutatzen den autoexigentzia minimoaren falta

@galaipa A, ba ez nintzen aldaketa horretaz jabetu. Ni egia esan nahiko klasikoa naiz, erosten ditudan liburuen %90 dendan bertan

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.