Erakutsi berriagoak

Proselitismo pixka batekin, gaur bat baino gehiago Mastodonera pasa baietz

Gaurkoa ez da gaizki etorriko gogora ekartzeko sarearen oinarriak kooperazioa eta deszentralizazioa direla.

Eskola-segregazioa eta euskararen erabilera okertzea: txanpon beraren bi aldeak. Interesgarria iruditu zait gai hau alde horretatik planteatzea. berria.eus/paperekoa/2004/021/

Buruketa: oinezkoen semaforoak 20 segundo uzten baditu kalea gurutzatzeko; eta botoia sakatu, autoentzat gorria piztu, kalea pasa eta 10 segundo falta badira oraindik semaforoa autoentzat berriz berde jartzeko, itxaron gabe semaforoa gorrian pasa duen kotxea ze markakoa da?

1991ko disko uzta ze ona izan zen askotan komentatzen da, batez ere urteurren borobilak iristen direnean. Baina atzera begira jartzean, ia mundu guztia ahazten da Slint taldearen Spiderland disko puskaz. Ez dut ulertzen zergatik.

Flipantea iruditzen zait albiste hau: gauza pila bat birpentsatu behar ditugu datozen urteetan eta, antza denez, hori egin ahal izateko oinarri-oinarrizko erremintak kentzea da apustua. argia.eus/albistea/filosofia-d

🌋Sumendiez hizketan bota dugu txupinazoa Euskalerria Irratiko -ren denboraldi berrian: kuadrillako tontoena izateaz, Pedro Piquerasez eta “ez dakit” esateak dakarren iraultzaz tertulian Juan Kruz Lakastarekin (27. minututik aurrera) euskalerriairratia.eus/nafarro

Gauza batzuk irakurrita, pentsa zenezake aurten eztabaidatu dela lehen aldiz Zinemaldiko urrezko maskorraren irabazleaz.

Sardiniako hiri batean katalanez hitz egiten zela banekien, ez ordea zergatik. Hau irakurri dudan arte. lavanguardia.com/politica/2021

Gorka Bereziartua (r)en bultzada
Gorka Bereziartua (r)en bultzada

Andoni Egañaren zutabe hau eskapatu zitzaidan atzo, eta hasieratik bukaerara irenstekoa da, pastel bat bezala berria.eus/paperekoa/1881/019/

Fassbinderren “Effi Briest” (1974) igo dute Zoowomanen filmotekara? Bai.

Gaur ikusiko dut? Ba saiatuko naiz.

Nolabait kendu behar dut Zinemaldian ez egoteak eragiten didan ezinegona.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.