@hackinbadakigu @dabidnet Ongi deritzot dokumentalak aipatzen dituen puntu dexente; baina faltan botatzen dut alternatibak aipatzea.

Badirudi Google, Apple, Facebook eta Amazon-etik haratago ez dagoela beste ezer. (Uste dut, Wikipediaz zerbait aipatzen dela, baina ez askotxo).

Ez legoke batere gaizki, gaur egun existitzen diren beste aukerak aipatzea, esaterako.

Hala ere, dokumentalaren amaieran webgune bar ere aipatzen da:

➡️ | thesocialdilemma.com/take-acti |

@bertol baina Netflixek ezin du esan besterik dagoela, kontutan hartu aipatutako gehienak lagun dituela. Horregatik esaten nuen Netflixek ezin duela kapitalismoa zalantzan jarri.

@dabidnet @bertol ados, alternatibak beharrezkoak dira. Gustoko ez dudan beste alde bat, ezker eta eskuineko iraultza ala erreboltak saku "antidemokratiko" berdinean sartzea da. Apolitikaren halako apologia moduko bat, klasiko bat bihurtu dena kapitalismoari esker.

@bertol @dabidnet interesgarria dan gauza bakarra, gauzak aldatu nahi izatea da. Beste aldetik, tipo nahiko moderatua, iraultzatik urrundua, eta ideologiarik gabekoa ikusten dot Lanier. Kapitalismoren kontrako inolako diskurtzorik gabe ta bere gurasotasunagatik arazoaz konturatzea... Ez dago gaizki baina... Buelta asko eman beharra dago diskurtso horreri.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.