Sagutxu batek esan dit foro berri batzuk jaio direla eta euskarazko Reddit modukoak direla. Badago galdetu nahi duzun eta ausartzen ez zaren zerbait? Denbora-lerroaren tiraniaz nazkatu zara eta foro tematikoak nahiago dituzu? Probatu https://lemmy.eus/
Hil honetako Larrunen #AutodefentsaDigitalari buruz @dabidneti egindako elkarrizketa irakurri dezakezue. Elkarrizketaz gain, pribatutasun-tailerretan gomendatzen ditugun tresna batzuk ere aurkituko dituzue https://www.argia.eus/astekaria/docs/2696/azala/larrun_254.pdf
Eskerrik asko @argia, ahotsa eman diguzulako.
Gladys del Estal donostiar ekintzaile ekologista eta informatikaria zen. Guardia zibil batek tiroz erail zuen, duela 40 urte Tuteran, energia nuklearraren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako jaialdi batean.
Gehiago jakin nahi duzu? #GladysGogoan https://flic.kr/s/aHsmEgtau4
Hack.in#badakigu informatika elkarte askea, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko, aurrerakoi, euskaldun eta euskaltzalea gara.