Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Kabi@ gunean, Hezkuntzan ere Librezale taldearen bilkura irekia burutu zen. Hona hemen @dabidnet taldekidearen kronikatxoa:
Euskal hezkuntzaren egoera teknologikoa kontutan hartuta... https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/12/12/euskal-hezkuntzaren-egoera-teknologikoa-kontutan-hartuta/
Pentsaezina baldin bada eskoletako jantokien kudeaketa Mac Donalsen eta Burger Kingen artean banatzea, nola da posible digitalizazioa Microsoften eta Googleen artean banatzea?
Honen kontra agertzen gara Hezkuntzan ere Librezale osatzen dugun norbanakoak eta erakundeak.
Irakurri ezazu #HezkuntzanEreLibrezale taldearen komunikatua https://hezkuntza.librezale.eus/komunikatua-2019/
Bihar, Burujabetzak izango ditugu aztergai @ISFEuskadik urtero antolatzen duen Garapena, lankidetza eta giza garapenerako teknologiak mintegian: Elikadura burujabetza (Bizilur), burujabetza energetikoa (Errekaleor bizirik), uraren burujabetza (Desplazados) eta burujabetza teknologikoa (hack.in#badakigu).
Niri, @hackinbadakiguren izenean, burujabetza teknologikoaz berba egitea dagokit.
Mintegia bukatzen denean, erabiliko ditudan aurkezpenak (euskaraz eta gaztelaniaz) partekatuko dizkizuet 😊
Sistema biometrikoek sortu ditzaketen arazoen inguruan idatzi dut @dabidnet taldekideak Leihotik ihesi blogean:
"...nire aburuz, biometriaren arazo nagusia da datu horiek lapurtzen badituzte, betiko lapurtuko dituztela".
Sistema biometrikoak https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/11/14/sistema-biometrikoak/
@dabidnet taldekideak, @argia blog komunitatean idatzitako azken bidalketa: Txibato https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/10/31/txibato/
#Euskarabildua jardunaldiaren inguruan @dabidnet taldekideak @argia astekariko Leihotik ihesi blogean: Hodeia ez da existitzen https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/10/17/hodeia-ez-da-existitzen/
@dabidnet taldekideak @argia astekariko Leihotik ihesi blogean #BurujabetzaTeknologikoa: Teknologia, herritik eta herriarentzat https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/10/10/teknologia-herriarentzat/
Gladys del Estal donostiar ekintzaile ekologista eta informatikaria zen. Guardia zibil batek tiroz erail zuen, duela 40 urte Tuteran, energia nuklearraren eta Bardeako tiro-eremuaren aurkako jaialdi batean.
Gehiago jakin nahi duzu? #GladysGogoan https://flic.kr/s/aHsmEgtau4
@dabidnet taldekideak @argia astekariko Leihotik ihesi blogean ahots morroien pribatutasunaren inguruan labur bezain argi idatzi du https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/10/03/ahots-morroiak/
"Lotsagarria deritzodan ohitura dago beraien buruak aurrerakoitzat izanda, kapitalismo teknologikoaren morroi diren aurpegi publiko batzuen artean. Apple Inc. zuritzea." @dabidnet elkartekideak @argia astekariko Leihotik ihesi blogean https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/26/apple-zuritzea/
Joan den asteburuan Errekaleorreko hackmeetingean burujabetza teknologikoaren afera aztertzeko asanbladan atera genuen ondorioetako bat, ekintza eta agendak konpartitzeko aukera ematen duen eztabaidagune publikoa osatzen joatea izan zen.
Bada, hau da: #BuruTek https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/burutek
Burujabetza teknologikoaren beharra nabarmendu dute #Hackmeeting bileran https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-09-23/hemeroteca_articles/burujabetza-teknologikoaren-beharra-nabarmendu-dute-hackmeeting-bileran
Itxura ederra hartu diot aurtengo #hackmeetingari. Autogestioaren beharraz ohartzeko beste gune bat.
Plazer bat izan da lagun zaharrekin berriz elkartzea eta eztabaidatzea. Ezinbestekoen kategorian halabeharrez lekua egiteko moduko horrenbeste aktibista konprometitu dira...
Gauza berriak datoz!
Stallman-en iritzi defendaezina(k) @dabidnet taldekideak @argia astekariko Leihotik ihesi blogean https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/19/stallmanen-iritzi-aberranteak/
#BurujabetzaTeknologikoaren afera aztertzeko R/Hack 2019 #hackmeetinga baliatuz deitu dugun bileraren ordutegia hurrengo hau izango da:
Larunbata, hilak 21, 11:00 - 13:00, Errekaleor (Gasteiz)
https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/12/burujabetza-teknologikoa/
Hementxe doakizue @dabidnet elkartekideak, @argiako Leihotik ihesi blogean, burujabetza teknologikoaren alde atzo idatzitako iritzi artikulua https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/12/burujabetza-teknologikoa/
🗓️ R/Hack 2019 #hackmertingean (Errekaleor bizirik, Gasteiz) gaia lantzeko antolatu duten bileraren berri ematen du.
Burujabetza teknologikoa https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/12/burujabetza-teknologikoa/
R/Hack 2019: Euskaldunon burujabetza teknologikoa lantzeko bilera https://es.hackmeeting.org/hm/index.php?title=Nodos#Burujabetza_teknologikoa
Animatu eta parte hartu! #BurujabetzaTeknologikoa
Hona hemen @dabidnetek Leihotik ihesi blogean Errekaleorren (Gasteiz) burutuko den R/Hack 2019 #hackmeetingaren inguruan idatzitako artikulua https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/09/05/hackmeeting-errekaleor/
Hack.in#badakigu informatika elkarte askea, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko, aurrerakoi, euskaldun eta euskaltzalea gara.