1902ko urtarrilaren 29an -n jaio zen Julia Klaudia Gabilondo Arruza-Zabala. Beste asko bezala, gaur egun bera ere ahaztuetako bat da bere jaioterrian.

Tropa faxistek 1937ko maiatza eta ekainean -ko herri gunearen aurka zuzendutako erasoen ondorioz ia erabat suntsitua geratu zen Trobika kalean jaio zen Julia Klaudia Gabilondo, 12. zenbakian hain zuzen ere. Aita gipuzkoarra zuen eta ama, ordea, bizkaitarra.

Erakutsi haria
Jarraitu

Inazia ahizparekin denda bat zuen -n eta bera lagun zuen. Julia ere hitzekin trebea zen eta 1930ean Euskal Esnalea elkarteak antolatutako saria irabazi zuen Donostian, "Nor da kementsuagoa, gizonezkoa ala emakumezkoa" gaiari buruz bizkaieraz idatziz.

Eguna, euskarazko lehen egunkarian ere sarri idatzi zuen "Maite" ezizena erabiliz. Juliak bere pentsamoldeko eta garaiko alaba gisa abertzaletasuna, emakumea, jaungoikoa edo guda bera izan zituen hizpide nagusi testuetan, propaganda politikotik gertu.

Erakutsi haria

Gudaren ondorioz, Beasainera, Lazkaora eta azkenik Donostiara joan behar izan zuen. Hantxe hil zen 1994ko urtarrilaren 1ean.

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.