1937ko martxoaren 5ean Matxitxakoko itsas batailan Canarias gurutze-ontziaren aurka borrokatu ziren Euzkadiko Gudontzidiko hainbat ontzi. Jose Ramon Zabala Asla (argazkian) edo Nicolas Elguezabal Asla -rrak unitate honetako kide izan ziren.

Euskal Errepublikaren alde gaur -n antolatutako egitarauaren barruan erdi ahaztuta dauden hainbat gertaera gogora ekarri ditugu gaur herri gunetik zehar bertatik bertara. Plazan hasi eta plazan bukatu dugu Baratz-peko atentatuko protagonistekin

Bihar Euskal Errepublikaren alde antolatutako ekimenen artean, Mungiako herri gunetik zehar ibilalditxo bat prestatu dugu erdi ahaztuta dauden zenbait gertaera eta pertsonai oroimenaren gainazalera ekartzeko. Nahi duzuen guztiontzako, goizeko 11:00etan Matxin Plazatik abiatuko gara.

1976ko otsailaren 14an Guardia Zibila auto bat tiroka geldiarazten saiatu zen Mungia eta Bakio arteko errepidean. Kasu hartan gidariak oinez ihes egitea lortu zuen. Antzeko egoera batean hil zuten Joaquin Diestre Barroso gasteiztarra Fruizen 1973an, eta "gatillo fácil" delakoaren ondorioz baita ere akabatu zuten 1975ean Alfredo San Sebastian Zaldivar gazte plentziarra Mungiako Zigor dantzalekuaren atean

Gaur Euskal Herriko Torturaren Aurkako Eguna da. 1975tik 2000ra gutxienez 42 atxiloketa daude zerrendatuta -n. Horietatik guztietatik, 27k torturak jasan zituzten Brigada Politiko Sozial, Guardia Zibil, Polizia zein Ertzaintzaren eskuetan. 27etatik 12 aske geratu ziren.

1976ko otsailaren 10ean, gaueko 00:30etan -ko Jai Alai tabernak metrailaketa bat jasan zuen, ustez ibilgailu batetik. Barruan jendea zegoen arren, ez zen zauriturik egon baina tiroek leiho, ate eta horman kalte materialak eragin zituzten.

Gaur zortzi, otsailaren 15ean -n Euskal Errepublikaren alde antolatutako egitarauaren barruan, gure herriko oroimen kolektibotik desagertzear dauden zenbait gertaera gogora ekarriko ditugu bertatik bertara ibilalditxo bat eginez. 11:00etan Matxin plazatik abiatuko gara.

Otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren alde antolatutako egunean parte hartuko dugu goizeko 11:00etan Matxin plazatik abiatuko dugun memoria ibilbidetxo batekin. -n ahanzturan erori diren hainbat gertakizun gogora ekarriko ditugu bertatik bertara. Animatu!

Eguna, euskarazko lehen egunkarian ere sarri idatzi zuen "Maite" ezizena erabiliz. Juliak bere pentsamoldeko eta garaiko alaba gisa abertzaletasuna, emakumea, jaungoikoa edo guda bera izan zituen hizpide nagusi testuetan, propaganda politikotik gertu.

Erakutsi haria

Tropa faxistek 1937ko maiatza eta ekainean -ko herri gunearen aurka zuzendutako erasoen ondorioz ia erabat suntsitua geratu zen Trobika kalean jaio zen Julia Klaudia Gabilondo, 12. zenbakian hain zuzen ere. Aita gipuzkoarra zuen eta ama, ordea, bizkaitarra.

Erakutsi haria

1902ko urtarrilaren 29an -n jaio zen Julia Klaudia Gabilondo Arruza-Zabala. Beste asko bezala, gaur egun bera ere ahaztuetako bat da bere jaioterrian.

Guardia Zibilak herriko sarreretan kontrolak ezarri zituen arren, ehundaka pertsonek plazara heltzea lortu zuten. Mobilizazioa hastear, hamarnaka guardia zibilen sakabanatzeko aginduei kasu egiten ez zietela ikusita, modu bortitzean kargatu zuten bertan bildutako jendearen aurka.

Erakutsi haria

1977ko abenduaren 18an, David Alvarez gaztea guardia zibilen tiroz zauritua izan zen Lemoizeko zentral nuklearrera sartzen saiatzean. 1978ko urtarrilaren 14an hil zen Basurtuko ospitalean.

Alvarezen heriotzaren 1. urteurrenean, Komite Antinuklearrek mobilizazioa deitu zuten -n Lemoizeko zentrala geldiaraztea eskatzeko. Gobernadore Zibilak 2 egun lehenago beste manifestazio bat debekatu zuen -n ere eta 14ko deialdi honekin gauza bera egin zuen.

Erakutsi haria

1979ko urtarrilaren 14an, Guardia Zibilak -ko herri gunea hartu zuen Komite Antinuklearrek deitutako mobilizazioa indarrez ekiditeko asmoz.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.