JAIO DA MASTODON.EUS!! Iametzarentzat ohore handia da sorreran parte hartu izana. Herri bezala ahalduntzeko konpainia handien menpekotasun teknologikoaren aurrean alternatibak eraikitzea eta bide hori modu kolektiboan egitea ederra delako . iametza.eus/euskara/bloga/heme

Mastodon mikroblogintza sare sozial bat da baina ez da ohikoa. Bertan pertsona bat zara eta ez produktu bat. Ez dago ordaindutako iragarkirik eta zure datuekin ez da meatzaritzarik egiten. Sare sozial zabalduenak zentralizatuak eta jabedunak dira: Facebook, Instagram, Twitter... Mastodon aldiz deszentralizatua eta librea da.

Jarraitu

kaixo.mastodon.eus webgunean aurkituko duzu kontu bat sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a idazteko jakin beharreko guztia, baita ohiko galderen erantzunak ere. Animatu eta zatoz fedibertsora!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.