Jarraitu

Aurreko astean Collabora eta Xuxen integratzea lortu genuen. Geroztik LibreOffice Online-rekin beste hainbeste egin dugu. Biak guztientzat eskuragarri daude, doan eta libre, norbere zerbitzarian instalatu eta erabiltzeko!
iametza.eus/xuxen-collaboran-i

@iametza Instalatu dut hau ere, di-da batean eta oso erraz, eta ederto dabil! Mila esker berriz ere! Ulertzen dudanagatik, honek ez dauka erabiltzaile mugarik, ezta? (ez da gure familiaren lainorako behar dudalako, baina tira...)

@ileturia Hori da, dirudienez abisu bat agertzen da aldi berean 10 dokumentu edo/eta 20 konexio baino gehiago badaude, baina funtzionatzen jarraitzen du:

"...when used in what would be likely to imply an enterprise situation - more than 10 concurrent documents and/or more than 20 connections - LibreOffice Online will display a prominent "not supported" warning and a link to this page, while continuing to function."

libreoffice.org/download/libre

@iametza Gauzatxo bat bakarrik: artikuluan jarri duzuen estekak (hub.docker.com/repository/dock) docker kontuan sartzea eskatzen du. Collabora-rako esteka nolakoa den ikusita, hub.docker.com/r/iametza/libre estekara joanda instrukzioak irakurri eta egin ahal izan dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.