Jakin nahi al duzu zeintzuk diren aurtengo #Euskarabildua jardunaldiko hizlari guztiak? Ikusi haria 👇
March antropologoa eta hackfeminista da. “Momentanea... ¿estás ahí? Una reflexión personal sobre el tiempo y los recursos” hitzaldian teknologiekin sortzen dugun denbora- eta espazio-harremanaren inguruan hausnartzera gonbidatuko gaitu.
@birasuegi Talaios kooperatibako langile bazkidea eta TEKS sareko kidea da. Ekonomia Sozialean aritua da eta aurtengo #Euskarabilduan Solarpunk filosofia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko digu, teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan.
Iratxe Atxak @Fairphone mugikor jasangarrien aurkezpena egingo digu. Fairphonen bokazioa justizia handiagorantz lan egiteko beharrari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da, bide horretan dauden zailtasunak eta ikaskuntzak partekatuz.
Ivan Gonzalezek #reciclaneten inguruko aurkezpena egingo digu. Reciclanet ingurumen, hezkuntza eta elkartasun GKE bat da, ordenagailuen berrerabilpenean eta software librearen hedapenean lan egiten duena.
@iametza @donestech toda una crack. no os lo perdáis quienes podáis!
eskerri kasco por invitarla 🐧
Spideralex ziberfeminista eta teknologia libre eta iraunkorren maitale. Generoaren eta teknologien arteko harremana aztertzen duen @donestech kolektiboaren sortzaile. Aurtengo #Euskarabildua n “Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático” hitzaldia eskainiko digu.