Jakin nahi al duzu zeintzuk diren aurtengo #Euskarabildua jardunaldiko hizlari guztiak? Ikusi haria 👇
Kris De Decker Low-Tech Magazine aldizkariaren egilea da.
https://solar.lowtechmagazine.com/
“How (not) to build a solar powered internet”. Energia berriztagarrien erabileraren inguruan arituko da. Energia berriztagarria irtenbidea izan daiteke, baina horren erabilerarako bidea ere zuzendu behar da
Spideralex ziberfeminista eta teknologia libre eta iraunkorren maitale. Generoaren eta teknologien arteko harremana aztertzen duen @donestech kolektiboaren sortzaile. Aurtengo #Euskarabildua n “Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático” hitzaldia eskainiko digu.
@birasuegi Talaios kooperatibako langile bazkidea eta TEKS sareko kidea da. Ekonomia Sozialean aritua da eta aurtengo #Euskarabilduan Solarpunk filosofia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko digu, teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan.
Ivan Gonzalezek #reciclaneten inguruko aurkezpena egingo digu. Reciclanet ingurumen, hezkuntza eta elkartasun GKE bat da, ordenagailuen berrerabilpenean eta software librearen hedapenean lan egiten duena.
#Oñatiko alkateorde Xabier Igartuak #Onaro proiektua aurkeztuko digu. Proiektu honek telekomunikazio operadoreen eremura eramaten du burujabetza, banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko eta zerbitzu jasangarria bermatzeko helburuarekin.