Jarraitu

🍄 Oraindik perretxikoen garaian gauden honetan, iametzak sortutako perretxikoak.eus webgunea erakutsi nahi genizuen, Euskal Herriko perretxiko espezieak eta beren ezaugarriak ezagutarazteko eta kontsultatzeko gida praktikoa da.

@iametza ederra!

Aldaketa txiki pare batekin (title laburtu, ikonoa ezarri) Perretxikoak hasierako pantailan gehitzea txukundu daiteke.

Badakizue Boletus aplikazioak zizak eta onddoak identifikatzeko aukera ematen duela? Suposatzen dut baietz, baina badaezpada inspiratzen zareten 😊

ZORIONAK!

Mila esker @txopi!

Manifest.json-ean name-a laburtu eta ikonoa ezarri ondoren hasierako pantailan txukunago geratzen da, bai!

Boletus aplikazioa zein da? Hau?
play.google.com/store/apps/det
Iruzkinak ikusita onddoaren irudia kargatzean errorea ematen duela dirudi.

@iametza primeran!

Bai, Boletus aplikazio hori da. Nik instalatuta daukat eta ondo dabilkit. Iraganean ere izan nuen beste gailu batean eta ondo zebilkidan.

Adimen artifizial bidezko identifikazioa ez dut probatu. Eskuzkoa bai eta egia esan maiz ez zait lagungarria izan 😅

Beti pentsatu dut ondo egongo zela hilabetearen arabera ere iragazi ahal izatea, perretxiko-motek ohiko sasoiak dituztelako 🧐

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.