Askotan erraldoi teknologikoen eskandaluei buruz hitz egiten dugu #HodeiaEzDaExistitzen albistegian
Baina nahiago dugu gure inguruan #TeknologiaBurujabetzarako bidean lanean ari direnen berri ematea
Gaurko hari edo katea Urruñako ikastolari eskainiko diogu. Aupa zuek!
Iaz Donibane Lohizuneko ikastolan #TxikiLinux erabiltzen hasi ziren
Hemen idatzi genuen albistea: https://iametza.eus/albistea/lapurdiko-hezkuntzan-teknologia-burujabetzarako-bidean-urratsak/
Orain Urruñako ikastolak eman du pausoa
#TxikiLinux 6-12 urte arteko ikasleentzat pentsatutako sistema eragile libre eta euskalduna da
Bilboko Miribilla auzoko Harrobia ikastolan sortu zuten
Bertan jaio zen baita software librearen erabilera eta ekipamendu informatikoen berrerabilera bultzatzeko @Elkartenet elkartea
Urruñako ikastolan @Elkartenetek berreskuratu eta birgaitutako Eskola 2.0ko eramangarriak erabiliko dituzte ikasleek, #TxikiLinux Xilabarekin
Berreskuratutako material gehiago ere jaso dute: irakasleentzat PCak, proiektoreak, teklatuak, saguak...
Hurrengo pausoak:
Seaskaren atea jotzea
Dagoeneko bi dira #TxikiLinux erabiltzen duten zentroak
Seaskako gainerako ikastetxeetara zabaltzeko galdegingo diete
Interesgarria iruditu bazaizu, #HodeiaEzDaExistitzen albistegian aurkituko dituzu xehetasun guztiak
https://iametza.eus/albistea/urrunako-ikastolan-ere-txikilinux-erabiltzen-hasi-dira/