mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

iametza

🎂 Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. sinatu duzue 'Gure aukera, sare libreak' atxikimendu kanpaina?
kaixo.mastodon.eus/atxikimendu

🙅 Bien bitartean "eXodoa" ematen ari da. Erabiltzaile asko badoaz X-tik, batzuk Fedibertsora datoz, beste asko Bluesky-ra

🤔 Nor dago Mastodon-en eta Bluesky-ren atzean? Nola finantzatzen dira sare sozial horiek?

🧵 ⛓️ Ohi bezala azalpenak hari edo kate batean 👇

1️⃣ Mastodonek irabazi asmorik ez

🇩🇪 Irabazi asmorik gabeko sozietate gisa erregistratuta dago Alemanian

⛔ 2022an Silicon Valley-ko arrisku-kapitaleko enpresek inbertsioak eskaini zizkioten Mastodon-en sortzaileari, baina uko egin zien

💶 Proiektua finantzatzeko: erabiltzaileen dohaintzak eta software librea bultzatzen duten fundazioen dirulaguntzak

👩🏻‍💻 Gastuak: Bost langile lanaldi osoz eta bi erdian. Zerbitzarien kostua

2️⃣ Inbertsore handirik gabeko sare sozialak posible dira

:mastodon: Eugen Rochko sortzaileak argi dio:

🗣️ "Mastodonek (eta Fedibertsoak) frogatu dute bizirauteko arrisku-kapitalik behar ez duten komunikazio plataforma eraginkorrak eta fidagarriak direla"

🗣️ Horrelako inbertsoreek “ez dute negozio jasangarri bat bilatzen, bukaeran irabazi handiak jasotzea baizik

3️⃣ Euskal Mastodon komunitateek sei urte irabazi asmorik gabe

⭐ Mastodon.jalgi.eus @izarkom​ek sortu eta mantentzen du

:mastodoneus: Mastodon.eus elkarlanean sortu genuen: @AzkueFundazioa, @desertorea, @puntueus, @Talaioskoop eta @iametza​k

🛠️ Mastodon.eus zerbitzaria Dinahosting-i esker. Guk eguneraketak, mantenu teknikoa eta babeskopiak proiektu sozial bezala

🔣 Itzulpenak @librezale​ko bolondresek

4️⃣ Bluesky-k inbertsio handiak jaso ditu

🔬 2019: Twitter deszentralizatzeko ikerketa proiektu bezala hasi zen

💼 2021etik enpresa independentea. Egoitza paradisu fiskal batean: Delaware (AEB)

💰 Azken bi urteetan bi inbertsio handi: 8 milioi Neo inbertsore taldeak, beste 15 Blockchain Capital arrisku-kapitaleko konpainiak

🟠 Azken honetako jabeek Trump-en kanpainarako dirua jarri, El Salvadorren Bitcoin diru ofizial bihurtzeko aholkuak, Netanyahu familiaren lagunak...

5️⃣ Nola lortuko ditu Blueskyk inbertsoreentzako irabaziak?

🤔 Kriptodirurik eta iragarkirik ez dutela nahi diote

🤏 Orain arte diru-sarrera eskasak. Ordainpeko harpidetzak laster. Baina ez dirudi nahikoa...

💩 Kakazte prozesua sartzeko arrisku handia

6️⃣ Zer da kakaztea?

🤩 Inbertsoreek jarritako diruarekin produktu erakargarri bat garatu, erabiltzaileak erakartzeko

🛒 Produktua bezero komertzialentzat erakargarri bihurtu, erabiltzaileen kaltean, esaterako iragarkiak sartuz

💸 Jabeentzat irabazia bilatzen amaitu, erabiltzaileen eta bezero komertzialen kaltean

🧸Edo ultra-aberats baten jostailu izaten, Twitterrek bezala