Elon Muskek Twitter erosi izanak eraginda jende uholdea etorri da Mastodon sarera ⬅️🐦
👉 Horren zergatiak eta Mastodonen abantailak aztertu ditugu #HodeiaEzDaExistitzen albistegian.
https://iametza.eus/albistea/elon-muskek-twitter-erosi-izanak-eraginda-jende-uholdea-mastodonera/
#HodeiaEzDaExistitzen albistegian Lapurdiko hezkuntzan #teknologiaBurujabetzarako bidean ematen ari diren urratsei buruz idatzi dugu: #TxikiLinux erabiltzen dute Donibane Lohizuneko ikastolan eta Debian Baionako Etxepare lizeoan 🐧
https://iametza.eus/albistea/lapurdiko-hezkuntzan-teknologia-burujabetzarako-bidean-urratsak/
PODCAST SAIO BERRIA!
Urriak 28an izango den #Euskarabildua jardunaldiaz hitz egiteaz gain, gure aztarna digitalaren inguruan hausnartu eta hilabeteko albiste esanguratsu batzuk ekarri ditugu mahaira.
Entzun ezazu https://baleafunk.eusen 🐳
🎧 PODCAST SAIO BERRIA | Diana Franco izan dugu gurean solasaldi oso interesgarri batean.
Diana #HezkuntzanLibrezale elkarteko kidea da eta pasa den otsailean Eusko Legebiltzarrean egon zen #Hezkuntza n #Google eta #Microsoft en dependentziari aurre egin eta #teknologiaburujabetza ren urratsak nola eman eztabaidatzeko.
Haurren etorkizunaz eta dependentziak eragiten dituen egoerei buruz aritu ginen eta saio osoa hemen daukazu 🐳 https://baleafunk.eus/library/tracks/129/
Ekaitz Cancela kazetariari elkarrizketa interesgarria egin genion gure azkeneko podcast saioan 👉 kapitalismoak eta teknologia digitalek duten harremanaren gainean.
🐋 Hemen duzue entzungai: https://baleafunk.eus/library/tracks/83/
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest!