Gaur goizean "Gaitasun zientifiko-teknologikoak (#STEAM) lantzeko proiektuak" ikastaroa ematen hasi gara @ueu_orokorran. Datorren astean #Arduino eta #Snap4Arduinorekin jolasten jarraituko dugu!
Badugu aurtengo #Euskarabildua jardunaldirako data. Urriaren 29an izango da Donostiako San Telmo museoan. Teknologia burujabetza izango du ardatz, pandemiak eragindako egoera abiapuntutzat hartuta.
👉 Informazio guztia eta izen-emateak hemen! https://www.euskarabildua.eus/
Atzo arratsaldean osatu genuen 4 astez @ueu_orokorran eskaini dugun "Gaitasun zientifiko-teknologikoak (#STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak" ikastaroa.
Plazer bat izan da ezagutzak partekatu eta #arduinoekin jolastea!
Udalaren kirol zerbitzuen erabiltzaileen eskaerari erantzuteko, Donostia Kirolaren web orria berritu egin dugu.
https://www.iametza.eus/donostia-kirolarentzat-webgune-berria-garatu-dugu/
Astigarragako Udalak merkataritzari eta ostalaritzari begira bi ekimen jarri ditu martxan: batetik, lokal hutsen aktibazioa bilatzen duen ‘Lokal hutsak‘ eta bestetik, ‘Guztion Azoka‘, herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko deskontu bonu kanpaina.
#merkataritza #ostalaritza #covid19 #astigarraga
https://guztion.astigarraga.eus
https://www.iametza.eus/guztion-astigarraga-eus-astigarragako-merkataritzari-eta-ostalaritzari-laguntzeko-webgunea-garatu-dugu/
Eusko Jaurlaritzak Covid-19 dela-eta, merkataritza establezimenduen modernizaziorako diru-laguntzak atera ditu: https://lnkd.in/de2__GR
Diruz lagungarriak diren inbertsioak dira, besteak beste, on-line salmentara bideratutako webguneen sorkuntza edo establezimenduak daukan webgunea gailu mugikorretara egokitzea.
Abuztuaren 3ra arte dago epea aurkezteko.
#covid19 #merkataritza #dirulaguntzak
Iametzak Arizmendi Ikastolarekin batera landutako Apika Steam proiektuak STEAM Euskadi zigilua lortu du
Errenta aitorpena #euskaraz egiten dutenen arteko zozketan parte hartzeko epea hilabete honen bukaeran bukatzen bazen ere, errenta aitorpena egiteko epea bukatu arte luzatuko dugu
. @usurbiludala -k herritar guztie kultur ekitaldietan parte hartzeko aukera bermatu nahi izan die. Horretarako, Iametzan usurbilkultura.eus garatu dugu ahalik eta aukera berdintasun handiena errespetatzeko irizpideekin.
#HezkuntzanEreLibrezale taldeak antolatutako topaketen 2. saioaren grabaketa ("Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen") #PeerTube sare sozial libre eta federatuan dago ikusgai: https://peertube.social/videos/watch/18c5058c-9586-4a01-b40f-caa70c9bd75b #HeLtopaketak #SoftwareLibrea
#CommonVoice, hizketaren ezagutza librea bultzatzeko proiektuak, ekimen berria jarri du martxan: euskarazko erantzun sinpleak ulertzea!
Beste hizkuntza batzuetan bezala, gailuek #euskaraz hitz egiten diezuenean esaten diezuna ulertzea nahi baduzu, animatu zaitez zu ere parte hartzera. Oso erraza da!
https://librezale.eus/2020/06/23/euskarazko-erantzun-sinpleak-ulertzea/ #mozilla @moznews
#gaurko egunez desagertu zen Karibeko uretan Dina Bilbao Barruetabeña triatleta, abenturazale, ekologista eta feminista ondarrutarra
https://www.bestekaleak.eus/emakumeak/dina-bilbao-barruetabena
Usurbilgo Kultur Bira: kultur eskaintza modu seguruan eta elkarlanean bermatzeko plataforma berria garatu dugu
#gaurkoegunez hil zen Asun Balzola Elorza ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Berrabiarazi ekimenean parte hartu dugu
Atzo hezkuntza komunitateak konfinamendua nola igaro duen ezagutzeko aukera izan genuen.
Hurrengo astean burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatuko dugu hezkuntzan @librezale -k antolatutako topaketan
https://hezkuntza.librezale.eus/2020/06/01/hezkuntzan-librezale-topaketak/
#gaurkoegunez jaio zen Felisa Martin Bravo Espainiako Meteorologia Kidegoan sartu zen lehen emakumea
https://www.bestekaleak.eus/emakumeak/felisa-martin-bravo
#bestekaleak #emakumeakerdigunean #emakumeakzientzian #iametza
Osasun datuak Microsoften esku uzten dituen aplikazioaren kontrako salaketa jarri dute https://www.argia.eus/albistea/osasun-datuak-microsoften-esku-uzten-dituen-aplikazioaren-kontrako-salaketa-jarri-dute
Gertuago.eus Usurbilgo merkatariei laguntzeko webgunea garatu dugu Iametzan
https://www.iametza.eus/gertuago-eus-usurbilgo-merkatariei-laguntzeko-webgunea-garatu-dugu/
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest!