Erakutsi berriagoak
iametza (r)en bultzada

Informatikari euskaldunen bilkuraren goizeko saioa amaitzeko, @aldatsa eta @txopi Common Voice proiektua aurkezten ari dira. Irudietan, ahots laguntzaile komertzialen arazoak eta Common Voiceren abantailak.

Donibane Lohizuneko ikastolako Eder Etxebarria Rojo (@EDERTO87) gurasoa ​era egin duten jauzia azaltzen ari da.

saioaren azken saioan elkarrizketatu genuen:
"Hezkuntza burujabetza: Ipar Euskal Herrian egin diren azken urratsak"
iametza.eus/saioa/hezkuntza-bu

Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutuko Iñigo Balerdi Urrestarazu: "Teknologiaren erabilera etika eta filosofiarik gabe ez da ezer".

2007tik software librearekin funtzionatzen dute: Liferay, Alfresco, Moodle, Zimbra...

Jarraian @Skura eta sareko Jaione eta Arkaitz Kataluniako Digital Democràtic aurkezten ari dira: Googlek eta Microsoften hezkuntzako tresnen alternatiba librea.

Multinazionalek hezkuntza datifikatuz pertsona baten bizi osoko historial zehatza lortzen dute. DD hezkuntzaren digitalizazioa demokratizatzera dator.

Orai mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna aurkezten ari da @ileturia. Pribatutasun eta genero ikuspegitik sortu dute.

Mycroft eta 40+ trebetasun euskaratu dituzte. Laster Euskal Herrira egokitutako trebetasunak publiko egingo dituzte. Elhuyarren ASR eta TTS hobetu dituzte.

Donostiako Informatika Fakultatean Wikipediako artikuluak hobetzeaz gain Wikidatarekin programazioa lantzen hasi dira. Adibidez, euskarazko izen-abizenak zuzentzeko: Gallego, Olatz Arbelaitz -> Arbelaitz Gallego, Olatz

Sophia Genetics-eko Jurgi Camblong biologaria: "Adimen artifizialean gure jakinduria jartzen dugu, adimen kolektiboa da"
Adimen artiziala eta datuak osasungintzan erabiltzen dituzte. 70 herrialdetako 800 ospitaletan egiten dute lan.
sophiagenetics.com/

Eusko Jaurlaritzako Oscar Guadilla eta Xabier Arrieta: "Itzuli itzultzaile neuronalaren erabilera erdira jaitsi da ikasleek oporrak hartzean, hezkuntzako erabilerak pisu handia du"

GPUak erosi ondoren, Docker eta Kubernetes erabiliz hodeitik Jaurlaritzaren azpiegituretara ekarri dituzte zerbitzuak.

Vicomtech-eko Oihana Otaegik garraio sistema adimendunen inguruan egiten du lan: "Marketinak kontrakoa esan arren, hurrengo 20 urteetan ez da auto guztiz autonomorik egongo". Seguruago gidatzen laguntzeko sistemak ikertzen ari dira.

Josu Aztiria Orai NLP Teknologiak zer den eta zertan ari diren azaltzen ari da. Hizkuntza naturalaren prozesamendua industria, enpresa eta erakundeetara eraman nahi dituzte.
Baliabide urriko hizkuntzak eta berrikuntza muinean dituzte.

orai.eus/eu

Itziar Aldabe Arregi (@Hitz_zentroa) adimen artifizalean emandako aurrerapausoei buruz: Dall-e, PaLM...

Euskaraz asko dago egiteko baina badira gauza interesgarriak, adibidez, BLOOM LM

Datu irekien garrantzia ere aipatu du

Olatz Arbelaitz Gallegok adimen artizialeko sistemetan pertsonon arteko injustiziak islatzen direla azaldu digu.

Ikasketa automatikoko sistemak datu sexista eta arrazistekin elikatuz gero emaitzak ere halakoak dira.

Usue Mori Carrascal EHUko irakasle eta ikerlariak adimen artifizialaren historiari errepasoa eman dio, 50. hamarkadatik gaur arte. Jarraian etorkizunera begirako erronka etikoak azaldu dizkigu.

Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura hastera doa!

Edizio honetako gaia Adimen artiziala da: filosofia eta teknologiaren bilgune

iametza (r)en bultzada

Google Analytics tresnak Europako GDPR legea urratzen duela ebatzi du Italiako datuen babeserako erakundeak, erabiltzaileen datu pertsonalak AEBetara bidaltzen dituelako.

Albiste hau @iametza​k plazaratu du

argia.eus/plaza/iametza/italia

iametza (r)en bultzada

Eskoletan Microsoft 365 erabiltzea debekatu du Alemaniako Baden-Württemberg estatuak, pribatutasuna ez duelako errespetatzen.

Informazioa @iametza​ren eskutik:
argia.eus/plaza/iametza/eskole

Atzo eta gaur, Julen Irazokik eta Asier Iturraldek, iametzako lankideak, 'Gaitasun zientifiko-teknologikoak lantzeko proiektuak' ikastaroa eman dute @ueu_orokorra​n 👇🏼👇🏼
piped.kavin.rocks/watch?v=4hff

iametza (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.