Bi artikulu, duela bizpahiru hilekoak biak, #COVID19-aren aitzakiaz, autoritarismoa eta soluzionismoa, (dela digitala dela ez digitala) alegia, kapitalismoaren sendotzea, gerta litekeela ohartarazten zutena. Orain arteko bilakaera ikusita, bai oligarkiaren jokaera, bai agintari politikoena baita gizartearen sektore zabalena ere, badirudi ondotxo asmatu zutela artikuluok.