💻 ⌨️ Gaur PEUMConf 2020 (Programar Es Una Mierda)!! Hizkuntza aniztasuna lehenestu dute baina tamalez ez dago euskaraz saiorik https://www.programaresunamierda.com/p/peumconf-2020.html
Orain urbeteko argazkiak Bilbiko Kultur Etxea-n, "Ante el colapso" liburua aurkezten egon zenekoa, bihar Sarean-en izango dugu liburu berria aurkezten "Historias antieconómicas", ale batzuk ekarriko ditu bertan saltzeko ere. Plazer hutsa da gizon hau hitzegiten entzutea.
Argazkiak: Armbruster Klaus
Palanka Euskara Taldeak badarama nahiko urte Bilbo Zaharreko auzoan euskalduntze prozesu baten alde, helburu horrekin ekimen ugari antolatzen ditu. Konfinamenduan beraien buruak egoera berrira moldatu behar izan dituzte, euskarazko mintza praktika talde digitalak sortu dituzte auzoko elkartasun sarearekin batera, animatzen bazarete hemen izena eman:
https://bilbiauzosarea.wordpress.com/2020/03/30/40-mintza-lagun-digital-ekimena/
#PalankaEuskaraTaldea #BilboZaharra #ElkartasunTaldeak #Bilbi
Gitlabeko proiektu batean merge request bat nola egin pausoz pauso azaltzen duen tutorial bat idatzi dut @librezaleren wikian, git eta Gitlab-ekin esperientziarik ez duten #SoftwareLibrearen itzultzaileentzat.
Proiektu askok Weblate, Launchpad, Transifex, Crowdin... bezalako web zerbitzuak eskaintzen dituzte itzulpenak egiteko, baina batzuetan Merge Request bat egitea beste biderik ez da egoten. Horrek jendea atzera ez botatzea da tutorialaren helburua.
https://librezale.eus/wiki/Gitlabeko_proiektu_batean_merge_request_bat_nola_egin
#Jitsimeter web-aplikazio erraza da, eta aukera ematen du Jitsiren instantzia batzuk ebaluatzeko, abiadura eta beste parametro batzuk alderatuz https://ladatano.partidopirata.com.ar/jitsimeter/ #Jitsi
Kontzertu gutxi egiten ditugu auzokideekiko begirunez batez ere baina urte berriarekin hitzordu hau proposatzen dizuegu lagunak 🎉 🥁 🎤 🎸 #KulturEtxea #BilboZaharra #Bilbi
Atzoko bisitaren argazkitxo batzuk, inoiz ez gara aspertzen oinez gure auzo txikitik gora eta behera 😍 #BilboZaharra #Bilbi
Azaroak 2an gure auzoko txoko desberdinak ezagutuko ditugu auzokide eta eragile desberdinen eskutik gure gertuko historia ezagutzera emateko gure ahots propioarekin, belaunaldi desberdinen arteko zubia izatea da gure helburua, benetan ederra da proiektu hau, gu behintzat ez gara nekatzen gauza berriak ezagutzeaz. Memoria oinarri gure auzoa eraikiko dugu ametsen bidetik!
Aginte judizialak hala eskatuta, #TsunamiDemocratic koordinatzeko webgunea itxi dute. Nik bi irakurketa egiten ditut:
1. Ez omen zen epaiketa politikoa.
2. Ez dute Internet nola funtzionatzen duen ulertzen.
Hau esanda, erabili TOR [1] edo domeinu izen berrira [2].
[1] https://www.torproject.org/
[2] https://democratictsunami.eu/
Niri mobida hauek berotu egiten naute, zeozer egin beharko da, berriro ere http://tsunamidemocratic.cat/
#Tidyverse eta #R-n programazioa, lehen artikulua (erderaz) https://soka.gitlab.io/blog/post/2019-10-06-r-tidyverse-intro/ #DatuenZientzia
Larunbat honetan, Urriak 19 auzo lana #KulturEtxea-n goizeko 10:00etan hasita. Eraiki ditzagun gure ametsak elkarlanean! #BilboZaharra #Bilbi
Auzoko eskubide sozialen bulegoa Urriaren 22an bere jarduna hasiko du berriz ere. Asteartero, arratsaldeko 7etatik 9tara, DOAN, Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (bilbikobulegoa@gmail.com) #ODS #EskubideSozialenBulegoa #KulturEtxea #Bilbi #BilboZaharra
Carlos Taibo auzoko kultur etxean egon zenekoa, lekua txiki gelditu zitzagun horrenbeste jenderekin
Argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/txeng/albums/72157711364703582 , espero dugu ere egun gutxitan aurkepen guztia igotzea edonork entzuteko
📆 Gaur asteartea, urriak 15, arratsaldeko 7etan Carlos Taibo idazle eta politologoa izango dugu Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (Urazurrutia Kalea 7, Bilbo) bere azken liburua aurkezten eta solasean. Krisi orokorraz eta eredu bidezkoago bati buruz hausnartu eta eztabaidatzeko aukera ona.
Ezina ekinez egina, egunero gauza berriak ikasten