Jarraitu

Google-k Chrome-tik hirugarrenen cookie-ak kentzeko asmoa iragarri du, jendearen pribatutasunaren alde ari dela esanez. Baina Google-z ari garen aldi oro bezala, tranpa dago:
⬇️

Jardueraren jarraipena egiteko cookie horiek kentzeak gure pribatutasuna babesten du eta pertsonalizatutako publizitatea erakustea zailago egiten du, bai, baina bereziki beste eragileei. Google-k lehen eskuko informazio mordoa jasotzen du guri buruz bere tresnetatik (Android, Chrome, Maps, Search, Gmail...). Mugimendu honek publizitatearen munduko bere konpetentziari kaltetuko dio eta bere negozioaren monopoliorako bidean lagundu (Facebook geldituko dela lehiakide indartsu bakar).

Erakutsi haria

Fama txarra hartu duten cookie-n ordezko sistema bat proposatu behar omen du. Ziur horiek ere helburu oker berekin erabil daitezkeela eta bereziki beraien onerako izango direla...

Erakutsi haria

Gainera, hirugarrenen cookie-ak beste nabigatzaile batzuk (Firefox, Safari...) lehendik blokeatzen dituzte. Google ez da aitzindaria, berandu ere dator, besteek behartuta.

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.