Xuxen zuzentzailea Collaboran integratzea lortu dugu eta bizi dugun egoeran, erraldoi teknologikoak momentua beren software jabeduna bultzatzeko erabiltzen ari direla ikusita, guztientzat doan eta libre zabaltzea erabaki dugu.
Xuxen erabili ahal izateak Nextcloud eta Collaboraren erabileraren zabalpenean eragin positiboa izatea gustatuko litzaiguke
iametza.eus/xuxen-collaboran-i

Jarraitu

@iametza Instalatu dut nire Nextcloud laino pertsonalean, erraz-erraz, eta bikain dabil! Ze ilusioa! Eskerrik asko!

@ileturia Pozten gara baliagarri izateaz. Mila esker zuei (@elhuyar) eta Ixa Taldea​ri ​engatik!

@gontxatorre @iametza Beno, behin ostatatze zerbitzarian NextCloud eta Collabora instalatuta izanda, Collabora Xuxendunagatik ordezkatzea izan da erraz-erraza. NextCloud eta Collabora instalatzea beste kontu bat da. Hala ere interesa baduzu, nik erabilitako instrukzioak bilatzen saia naiteke...

@gontxatorre @iametza Bestela, beharbada iametzakoek eskaintzen dute NextCloud zerbitzua partikularrentzat?

@ileturia @gontxatorre
Nextcloud eta Collabora instalatu eta mantentzeko zerbitzua eskaintzen dugu, bai.
Hala ere, nahi baduzu taldeko kide batek mantentzen duen euskaldunak.eus Nextcloudean doan sortu dezakezu kontu bat.

@ileturia @iametza @gontxatorre
LibreOffice Online erabiltzen dute, momentuz Xuxen gabe, baina atzo Tomas Tamayorekin hitz egin nuen eta guk egindakoa erreplikatzen saiatuko zela esan zidan. Guk ere proba batzuk egingo ditugu LibreOffice Onlinerekin eta laguntzen saiatuko gara.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.