Bikain Ikastolen Elkartea, Amazon ukatzen tinko, argudioz eta arrazoiz.

Baina, mesedez, egin behingoz gauza bera Googlerekin. Urteak dira beraien besoetara gogo biziz jauzi egin zenutela, gure haurrak beraien atzaparretan utziz eta Ikastolen guztiz kontrako baloreetan heziz, eta baten aurka emandako arrazoi berberek balio dute bestearen aurka ere.

mastodon.eus/@argia/1052433781

Zuen testuan bata bestearekin ordezkatuta berdin balio du, ikusi: "[Googlek]...gure herrietako komertzioei zuzenean eragiten dielako eta, ondorioz, baita herri eta auzoetako bizimoduari ere. Horrelako kanpainak zein plataformak Ikastolen izaeraren aurkako mehatxu direlako. Ikastolok herrigintza dugulako helburu eta herri zein auzoetako eragileekin lanean jardutea eta elkar zaintzea bultzatzen dugulako.
...

Erakutsi haria
Jarraitu

...
Gure komunitatea osatzen duten ikasle, familia eta langileentzat gertuko erreferenteak behar ditugulako: helburu komunitarioa bultzatuko duten ekimenak, euskaraz bizitzeko aukerak emango dizkigutenak, interkooperazioa bultzatzen dutenak... Eta Googlek eta antzeko plataformek kontrako norabidean garamatzatelako."

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.