Guztiz ados Jose Mari Pastorrek hemen dioen guztiarekin. Ni ere oso kezkatuta ezker abertzaleko hainbat jenderen jarrerarekin (finean indibidualismoa besterik ez dena)
https://www.berria.eus/paperekoa/1893/009/002/2021-01-09/kontuz-eta-tentuz.htm
@ileturia
ejem...
Ez dakit nondik atera dituen datu horiek neurri horretako astakeriak esateko. Nik ez dut lortzen gauza bera irakurtzerik CIS-en azkenekoan http://www.cis.es/cis/opencm/ES/1_encuestas/estudios/ver.jsp?estudio=14532&cuestionario=17508&muestra=24839
Jarrera "errebeldez" Batzokiko elkartean goizeko 3etan lagunekin bildu den bazkide arduragaberik ezagutuko ez banu... 😤
nik uste indibidualismoa ez doala alderdi edo ideien arabera baina tira.... batzuen irtenbidea beti besteak kakaztea izaten da
@Aitzol Egia esan, ez dut konprobatu CISeko datua egia den edo ez, eta zuk erantsitako grafikoan nik ere ez dut horrela ulertzen.
Hala ere, beste alderdietan baino gehiago edo gutxiago izan, ikusten ditut jarrera horiek ezker abertzalean, eta honekin ez naiz "besteak" kakazten ari, gureez kezka adierazten baizik (eta artikuluaren egileari ere hala ulertzen diot, ez dakit).
@ileturia @Aitzol
Datuen interpretazioan sartu gabe, kontuz, abenduko datuak hauek dira:
http://datos.cis.es/pdf/Es3303reiMT_A.pdf
@ileturia @Aitzol
Datuen aurrerapena delako izango da: http://www.cis.es/cis/opencms/EU/NoticiasNovedades/InfoCIS/2020/Documentacion_3303.html
@ileturia txertoa hartu edo ez hartu erabakitzeko eskubidea dugunok, posibleki, historian hartu izan den erabaki indibidual garrantzitsuenetako baten aurrean gaude. Nago, gozoki dendan zein zaporeko karamelua erostea erabakitzen duen umearen gisara jokatzen ari garela... Erabatekoa dela arduragabekeria.
Aurrekoan zalantzan zegoen lagun bati Ana Galarragaren artikulu bat bidali nion, Berriakoa. Zein garrantzitsua den lan didaktiko hori, orain txertoa beste modu batez irudikatzen du.