🤓 Esaiguzu zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko (aipatu ez bazaituzte ere, egizu berdin-berdin). Helburua: irakurketa erreferentzia berriak aurkitzea -n (erabili).

1. Matar a un ruiseñor, Harper Lee
2. 1984, George Orwell
3. Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga
4. El lector de Julio Verne, Almudena Grandes

📚 Gustu handiz irakurriko nituzkeen zerrendak:

@Zaru_ttikiya
@izaro
@txopi
@aldatsa

Ez naiz horrelako zerrenden oso aldekoa, baina tira, 4 liburu hauek aipatu ditzaket:
- "Gene berekoia", Richard Dawkins (saiakera)
- "La música de los números primos", Marcus du Sautoy (saiakera)
- "El mundo de Edena", Moebius (komikia)
- "Perfumea", Patrick Süskind (eleberria)

📚 Eta zuei lauroi? @mikelgs, @miren, @ileturia, @birasuegi

Esan zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko.

- Otto Pette, Anjel Lertxundi
- Watchmen, Alan Moore eta Dave Gibbons
- Kodeen liburua, Simon Singh
- 1984, George Orwell

📚 Eta izendatzen ditudan hurrengo lauak hauek dira:

@urtzai
@abodi
@galaipa
@txerren

Zientziaren dibulgazioa eta bestelako saiakerak taldetik Kodeen liburua hautatu dut, baina izan zitekeen Simon Singh-en beste edozein -Sendabide ala iruzurbide, Big Bang, Fermat's Last Theorem, The Simpsons and Their Mathematical Secrets-, edo Elhuyarrek euskaratutako zientzia liburuetako edozein -Ia denaren historia labur bat, Quantum...-, edo Richard Dawkins-en libururen bat -The God delusion, The selfish gene-...

Jarraitu

... edo Sarrionandiaren edozein saiakera -Ni ez naiz hemengoa, Marginalia...-, edo Joxe Azurmendiren Euskaldunak eta espainolak, edo Joan Mari Torrealdairen El libro negro del euskera...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.